blog batzuen berri
Gari Apaolazaren bloga. Berak dioenez: “Teknosexualak ez gara hain euskaldun arraroak: Tekno asko eta sexu gutxi”. Sofware librea, webgintza, google... orokorrean sarean mugitzen den gaietaz aritzen da Apaolaza. Irudiek, bideoek eta artikuluek apaintzen dute bere bloga. Horretaz gain, aktualitateko gaiak ere jorratzen ditu: Egunkariaren itxiera, Microsoftek Yahoo! Enpresa eroste nahia, dokumentalen berri... Podcastak ere entzugai daude. Irakurterrazak izateaz gain, artikuluak oso ondo antolatuta daude. Oso eskura eta begiarekin erraz identifikatzeko modukoak. Loturen erabileraz asko baliatzen da blogari hau eta hori, irakurleari informazio iturria zein den eskaintzea oso garrantzitsua iruditzen zait.
Kazetaritzaren
mundua jorratzen duen bloga da honako hau. Aktualitatea ere jorratzen da: copia
provada no es igual a canon, el primer AVE Madrid- Barcelona en directo, a Fidel
Castro le falta el paso de
Komunikazio eredu berrien inguruan hitz egiten duen bloga eta blogaria da Dicky del Hoyo. Horretarako, bideoak, irudiak, logoak, argazkiak, artikuluak eta esaldiak erabiltzen ditu, bestak beste. Txoko oso interesgarria iruditzen zait. Autorearen komentario eta gogoetak kuriosoak iruditzen zaizkit eta zer pentsatu bultzatzeaz gain, informazioaren gaia pil-pilean dagoen gaia dela erakusten du Del Hoyok.
Flicker kontua du eta bere blogetik gerturatzeko aukera ematen du. Oso politak eta interesagarriak dira gainera. Antolakuntza oso ondo duela aitortzen dut eta bere idatziak irakurterrazak gertatzen dira.
Gehiagotan sartzea erabaki dut, ea zer eskaintzen didan txoko honek.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: