Helduberrientzat oharra (ariketak nola egin)
Palindromo bat, atzekoz aurrera ere
berdin irakurtzen den hitza edo esaldia da. Testu simetrikoa, esan
dezagun. Blog honetan, "hizpilu" edo "aztihitza" berbak ere erabiltzen ditugu.
Ariketa, palindromo ezkutua topatzean datza. Edukiaren inguruko azalpenei jarraiki eta zenbakizko neurrian oinarrituz.
Zenbakiek
topatu beharreko palindromoa ordezkatzen dute. Adibidez, "Esanik erruz
egi bat ta bi gezurrekin asE" palindromoa, horrela kodifikatuta
agertuko litzateke:
"6 5 3 3 2 2 10 3"
Alegia, "Esanik(6) erruz(5) egi(3) bat(3) ta(2) bi(2) gezurrekin(10) ase(3)".
Zenbakiek hitzak ordezkatzen dituzte eta letra kopurua adierazi.
Komak, puntuak, kakotxak, parentesiak, gidoiak, harridura eta galdera ikurrak etabar, esaldian duten tokian agertuko dira zenbakizkoan ere. Adibidez, hurrengo palindromoa, ezkutuan lehendabizi eta gero agerian:
4 5 2 2 2:
-3, 2!
-3, 7!
Zero bafle jo ta su:
-USA, to!
-JEL, faboreZ!
Estruktura ulertuta, irudikatu hutsuneak arkatzez paperean edo testu dokumentu batean ordenagailuan.
Hurrengo urratsa, palindromoaren ardatza topatzea.
Ardatz hori letra bakarra izango da palindromoaren letra kopurua zenbaki bakoitia bada, eta bi letren artekoa, bikoitia denean.
Ardatza markatuta, has gaitezke hutsuneak betetzen, kontutan izanda, beti ere, kokatzen dugun letra bakoitzak isla behar duela ardatzaren bestaldean.
Ongi etorri eta on egin.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: