Txio txioka
Gure barnea esnatzen duena da
Xorien txorrotxioa.
Xorien elkarrizketa
sinbolismo hutsa baino gehiago da,
xorien txioek uzten duten arrastoa.
Aldaezina, ukiezina,
baina batzuetan ahantzi daitekeen xorien txioen lorratza,
oroimena soilik agian…
izan ere,
xorien txorrotxioak iraun dezan,
gizarte krudel honetan dauden
txorimaloak edeki behar dira,
xoriak,
txio-txioka jarrai dezan,
soro eta basoetan,
aske.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: