Hesien Bestaldean: Rien de rien
Nik,
hesiaren bestaldean
nire ezerosotasunean
eroso,
Kale-espaloi seguruak
zapaltzean,
segurtasun izarak
estalita,
Nabari ditut…
Udaberriko kimuen antzera
irri egitean.
Goizeko ihintzak
begiak umeltzean
masailak ferekatzen dituen
malko bustia sentituz.
Aspertuta
diruaren hotsek
asetuta,
sentimenduen
gose.
Kantuan…
Nabari ditut…
Gerizpean,
ekiaren menpe,
euriaren kexu
aterraldietan.
Gehiegikeriaren aurka,
bigarren asaltoan.
haizearen ukabilkadak…
Mementuro…
Nabari ditut…
Larunbat oro
alkoholaren morrontzan,
iluntasunaren
Menpe…
Ahalge…
Nabari dira…
Ezin dut ihes egin!
Amaren armairuan,
azken opila
Ezkutuan, hartzean …ere bai!
Hor daude…
Nabari ditut…
Ezin fidatu,
egi prefabrikatuen
eta amets galduen
mundu hipokrita
honetan;
aker umilenak ere
bi adar zorrotz dituen,
gizarte (Amets gaiztoan).
Nagoen tokian nagoela,
nik
hesiaren bestaldean,
nire ezerosotasunean
eroso,
buruari eraginez:
<Rien de rien>
Bidali dezagun handinaia
-urrutira- guk, Dirudunok.
< Rien de rien >, da nire erantzuna.
Gezi eta ezpatak,
etxez etxe. <Left and right> ,
sorgor.
Otzan gaitezen gu. Dirudunok.
Karrikaz karrika. <A droite et a gauche>
Ez eskerrikasko. Diote denek.
Zimen bezain egoskor.
Galant jarraituz,
akatsak bata bestearen atzetik.
<Rien de rien>, errua besteei leporatuz.
Azoka batean rifatuko balitz bezala.
,
Bizi zara ederki.
Egia. “si por supuesto”.
<Rien de rien>, da nire erantzuna.
Ertzainen ostiakoa baino,
-kasik- errealagoa.
Oker gabiltza:
Izanak emandako dirua…
…besteen izerdi.
Etxez etxe. <Left and right>.
Segurtasunez,
trankil,
etxez etxe. <Left and right>.
<Rien de rien> da nire erantzuna.
Ikas dezagun txiroengandik,
Keria saldu, beharrak erosteko.
.
<Rien de rien>
Iruzurren eklipseak
itsu utzi nahi nau.
Begiak amatatuta.
Hala ere,
nabari ditut…
Iruzurrek utzitako
zirrikitu eta zulo
guztietatik,
argiagatik,
egiagatik.
Erlojuaren hotsek
oheratu nahi
banaute ere
hortxe,
nagoen lekuan nagoela,
nagoen moduan nagoela…
Nabari ditut,
nik,
hesiaren bestaldean
erosotasunean
ezeroso,
afrikar lagunaren
negar eta intziriak.