Gaixoaren gogoetak
Kaixo, ni ez nago gaixo.
Ala agian bai…
Agian nafarreria dut,
edo malaria. Edo… gripea?
Ez, ez da hori.
Seguruenik,
Aurrean dudan erreka
igarotzearen beldurrak
sortzen didan ondoeza da.
Sakona bezain gardena,
erreka.
Ur geldoak ditu.
Urteetan jausitako tantek,
negar malkoek eta euriak,
ziri-miri nahiz kazkabarrak,
bustitakoa.
Ezin dut igaro,
ez baitut kanoarik,
bi arraun bakarrik…
bi arraun eta gogoa.
Alferrik.
Igeri agian?
Ausardia falta!
Errekaren bestaldean
aurkituko dudanaren
beldur;
ikara dut!
Agian betiko poza,
ala agian ezer ez…
nork daki?
Dena galdu dezaket…
Baina arriskatu ezean,
lehen bezala:
Bi arraun eta
ezertarako balio ez duen
gogoarekin geratuko naiz
nire gaixotasunarekin,
maitasunarekin.