Zer ematen diot nik?

zendakozendako 1456153882027 Zendako zen dako | 2007-05-01 23:46

Piztu du sua. Birritan, baina kaka. Hirugarrenean bai. Sartu naiz bere biriketan. Bronkioak nikotinaz kutsatu dizkiot. Eztarria alkitran mantxa beltzez zipriztindu diot. Hortzak belztu dizkiot, ahoa hats nardagarritu diot. Hezurretan kalte egin diot, urdaila estutu, odola moretu. Burmuineko berrehun neurona suntsitu dizkiot segundu bakar batean. Azala zaharkitu. Bizi-esperantza bost minutu jaitsi diot eta bere hileko soldataren ehuneko zero koma bost lapurtu.   Baina bera hor ari da, kaladaka, lasai asko, lagunekin bizitzaren gorabeherez hizketan.   Zer ematen diot ba nik?


Utzi iruzkina: