Ibilaldia 2012

zenbakienbloga 1456153881235 Blog bat bi hiru | 2012-05-16 14:23

2012ko Ibilaldia

Ibiltxo, lagunen artean

Trapagaran-en izango da 2012ko Ibilaldia maiatzaren 27an.

Aurtengo leloa hau izango da: "ibipuntuzero---i2.0"

12.0 webguneko menu dotorea

Helburua

2012ko Ibilaldiaren ostean, DBHko ikasleak eta 0-3 zikloa hartzeko sortu berri duten eraikin berria guztiz amaitu nahiko zuten, Bizkaiko eta Euskal Herriko euskaltzaleon laguntzarekin. eta egun horretara heltzeko bidean laguntzen gaituzten horiekin, guztiekin, gure eraikin berri hori, dagoeneko errealitate den eraikin dotore hori gure bihurtuko dugu.

Protagonistak: ibipuntozero eta Ibiltxo

Aurten, eta meatzaritzako Trapagako lotura ahaztu nahi izan gabe, ideia berria nahi zuten Ibilaldirako.Internet zaleen artean hain hedatuta dagoen 2.0 horretan sartzeko beharra ikusi zuten, Ibilaldia ere 2.0 olatuan sartu asmoz. Hori dela eta, IBIPUNTUZERO, Ibilaldia delako, Trapagako ikastolaren BIgarrena delako, eta bi PUNTUZERO izatea nahi dute, ikastola eta kanpoko guztion arteko harremana etengabea izatea nahi dutelako. Aurtengo lagun berria, planeta ezezagun batetik etorri den ibiltxo izango da.

Ibiltxok gauza asko ditu erakusteko, lurralde ezezagun baten jaioa, espaziuntzi batetik jausi eta Trapagako kaleetara iritsi da, Trapagako Ikastolara. Hasieran ez zen gai umeak ulertzeko, baina argi dauka, ikastola leku ona da euskara ikasteko, eta hortaz, bera ere euskalduna izango da, bera ere Itxaropena Ikastolako umeen lagun izango da.


http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/3/38/I2.0.jpg


Utzi iruzkina: