Aotearoa- Zelanda Berria
Maoritarren kondaira zahar batek dioenez, Aotearoaren jatorria erabat ustekabekoa izan zen:
Maui eta amu magikoa
Lurra eta zerua sortu ostean, erdi gizon eta erdi jainko zen Maui jaio zen. Behin bere lau anaia zaharragoak arrantza egitera joateko asmoa zuten baina Mauik gazteegia zenez debekatua zuen.
Hala ere, anaiak guztia prestatzen zeuden bitartean umea txalupan ezkutatu egin zen. Buelta ez emateko bezain urrun zeudenean, bere ezkutalekutik atera zen. Beraz anaiak etsita geratzen utzi zioten eta denak batera arrantzan joan ziren.
Arrantzan ari zirela, Mauik arrainez josita zegoen beste leku batera joatea proposatu zien, hura bai arrantza egiteko leku ona!! Bat , bi, hiru....hamaika kilo atera zituzten!!
Sareak arrainez gainezka zituztenean, etxera bueltatzeko ordua heldu zen. Maui burugogor arrantza egin nahi zuela esan zuen eta anaiek behin eta berriro ezetz zioten.
Halakoan bere amu magikoa atera eta sudurrean sartu zuen. Odoletan hasi zen eta haserre bizian odolez blai zegoen amua itsasora bota zuen. Segituan tirakada galanta sentitu zuten txalupan, tira, tira ta tira... Arrain itzela behar luke izan! Tira egin zuen Mauik arraina azaleratu zen arte, baina arraina ezean, lur zati handi bat zen!! Itsasoko jainkoen etxea!!