Greziar Mitologia

zbha 1456153871527 ZENBAT BURU HAINBAT ABURU | 2010-01-24 18:54
3

Beno, ba nik ia ezin dut nire iritzia eman gai honi buruz, baina behintzat oso interesantea iruditzen zaidala esan dezaket eta horregatik aukeratu dut gai hau. Informazioa bilatu behar izan dut baina pena merezi du.
 
1- Jainkoak:
    Jainko bakoitza azaldu baino lehen, hurrengo puntuak kontuan hartzea inportantea da, jainkoen familia edo ondorengoak hobeto ulertzeko.
    a) Greziar mitologiaren munduan agertutako lehenengo izakiak " Los Entes" izan ziren, eta hauexek ziren: Érebo (Ilunbea), Nicte (Gaua) eta Caos.
    b) Gero, lehenengo izaki mitologikoak agertu ziren. Hauek naturaren pertsonifikazioak ziren: Urano ( Zelrua) eta Gea (Lurra). Bi hauek lehenengo jainko bikotea  sortu zuten.
    d) Geroago Titanak agertu ziren( Urano eta Gearen seme- alabak). Sei gizonezko titan  zegoen: Óceano, Ceo, Crío, Hiperión, Jápeto eta Cronos. Eta beste sei titan femeninoak: Tía, Temis, Mnemósine, Febe, Tetis eta Rea. Cronos eta Reak elkartu ziren eta beraien gurasoak hil zituzten eta horrela bigarren jainko bikotea
    e) Cronos eta Rearen elkarketak, hurrengo jainkoak sortu zituen: Zeus, Poseidon, Hades, Demeter, Hestia eta Hera. Zeus eta Hera hirugarren jainko bikotea sortu zuten.
    f) Olimpiako bigarren belaunaldia hurrengo jainkoek sortu zuten.

1.1. Jainko Olimpikoak:
    Hamabi jainko nagusi zeuden greziar panteoian.
  
    1) Zeus:
    Cronos eta Rearen semea. Olimpiako jainkorik garrantzitsuena. Jainko guztien aitaren titulua zuen.
    Zeus, argiaren jainkoa da. Bere botere guztiarekin zerua
    Legendaren arabera, Cronosek bere seme- alabak jaten zituen, inork tronoa ez kentzeko. Reak sekretuan erditu zuen Zeus eta bere senarrari troxatutako harri bat eman zion une bat izan balitz bezala jateko. Zeus Ninfekin hazi zen eta Amaltea ahuntzaren esnearekin elikatua izan zen.
    Handia egin zenean, Cronosen zerbitzaria bihurtu zen eta bere edarietan pozoia bota zuen. Edaterakoan, Cronosek jandako seme-alaba guztiak bota egin zituen.
    Hortik aurrera, Titanomakia sortu zen ( Titanen arteko guda). Titanomakia amaitzean. Zeusek jainko nagusia izendatu zuten eta Olimpiakoen artean unibertsoa banandu zuten. Zeus zeruarekin gelditu zen, Poseidon itsasoarekin eta Hades hilobiaz haraindikoarekin.
    Beranduago, Olimpikoek guda bat hasi zuten Erraldoien kontra (Gigantomakia). Olimpikoek irabazi zuten.
    Zeusek emazte asko izan zituen arren, bere emazte "nagusiena" Hera izan zen, beraren arreba bat, eta berarekin gobernatzen zuen Olimpoa.

    2) Hera:
    Cronos eta Rearen alaba. Ezkontzen jainkosa zen.
    Arcadian hazi zen eta horra joan zen Zeusek bere bila kukoz mozorrotuta. Herak bere besoetan hartu zuen kukoa hotzetatik babesteko eta Zeusek bere itxura normala hartu zuenean, bortxatu zuen. Hera eta Zeus ezkondu ziren eta Hera Olimpoko erregin ukaezina izatera pasatu zen. Geak  Herari urrezko sagarrak zituen zuhaitz bat oparitu zion bere ezkontzan eta honek hilezkortasuna esan nahi zuen.
    Bere senarraren benturen erruz, Herak utzi zuen eta Eubea uhartera joan zen bizitzera. Zeusek estatua eder bat eraikitzeko bidali zuen, honi ezkontzako jantzia jarri zion eta heraldoekin apainduta zegoen orga batean ipini zuen. Honek bere hurrengo ezkontza jakinarazi nahi zuen. Herak bere sentimentuak aintzat hartu behar izan zituen eta Olimpora bueltatu zen Zeusekin.
    Herak Are, Hebe, Itilia eta Hefestoren ama zen. Hefesto jaio zenean, oso atsekabetua sentitzen zen bere itxuragabetasunarekin eta Olimpotik bota zuen bere semea ez ikusteko inoiz. Honek urrezko tronu ederra eraiki zuen Herarentzat eta bertan eseri zenean kateatua geratu zen. Dionisiok Hefestori konbentzitu zionean zuenean soltatu askatu zuen.
    Hera agertzen da jainkosa jelaz haeuxek sortu zuten.  zituen: Atenea, Apolo, Artemisa, Ares, Hermes eta Hefesto. irudikatzen zituen eta euriaren, haizearen, ekaitzen, urtaroen zikloaren eta egunen eta gauen hurrenkeraren sinboloa zen. aoskor eta mendekati bezala. Suge bihurtu zituen Antigonaren hilea, jainkosak baino hile politago zeukala esateagatik Argos erregearen alabak,erotu zituen eta Tiresias itsu utzi zuen biak zeukaten eztabaida batean Zeusi arrazoia emateagatik.

    3) Atenea:
    Zeus eta Metisen alaba. Jakinduriaren jainkosa zen. Jainkosa gudaria zen, baina gudak ez zitzaizkion gustatzen. Guda batean sartzen denean zenean inoiz ez zuen galtzen.
    Ateneak Zeusen gogokoen alaba zen. Ez zituen arma propiorik, behar zituenean bere aitari eskatzen zizkion.
    Zeusek bere emaztea (Metis) jan zuen orakuluak esan ziolako izango zuen hurrengo semeak bere tronoa kenduko ziola. Metis jan zuenean, honek hau bazegoen haurdun ahurdun (Atenea). Denbora pasa zenean, Zeusi izugarrizko buruko mina sartu zion zitzaion eta Hefestok aizkora batekin burua zabaldu zion. Hemendik Atenea atera zen.
    Jainkosak ez zuen zituen izan seme-alabarik, baina Erictonio adoptatu zuen. Erictonio jaio zen Hefestok Atenea bortxatu zuenean.
    Jainkosa honi hau irudikatzen zaio lanza batekin, kasko batekin eta "Medusa"ren burua marraztuta zeukan ezkutu batekin irudikatzen dute.   

 4) Afrodita:
    Sexuaren, desioaren, amorearen eta edertasunaren sinboloa zen. Uranoren genitalen espermaren aparretik jaio zen. Cronosek Uranori genitalak ebaki zizkion lo egiten zuen bitartean eta itsasora bota zituen. Afrodita Horas eta Graciasekin hazi zen.

    5) Apolo:
    Leto eta Zeusen semea zen. Eguzkiaren sinboloa zen eta bere arreba Ilargiaren sinboloa (Artemisa). Beste berezitasunak zituen; olerkien, musikaren, medikuntzaren jainkoa zen. Zisnez betetako orga batekin eta Caritesekin joaten zen.
    Apolo bere arrebarekin (Artemisa) jaio zen Delios uhartean, eta han pasa zuten beraien haurtzaroa. Goiz hazi zen eta Olimpoko jainkorik ederrena bihurtu zen.
    Olimpotik kanporatu zuten bitan. Lehenengo aldia, Zeusen aurkako matxinada batean parte hartzeagatik eta bigarrena bere geziak Ziklopeen aurka botatzeagatik.

    6) Artemisa:
    Leto eta Zeusen alaba eta basapiztien dama zen. Ehiza, Ilargia eta kastitatearen jainkosa zen. Amazones babesle tradizionala eta Afroditaren etsai naturala zen.
    Delos uhartean jaio zen bere nebarekin batera (Apolo).
    Uztaiz eta geziz ekipatuta zegoen, Zeusen oparia. Geziek Ilargiaren izpiak irudikatzen zituzten.

    7) Ares:
    Hera eta Zeusen semea. Gudaren jainkoa zen eta hamabi jainko nagusien artean bizi zen Olimpon. Atenearekin zeukan borroka guztiak galtzen zituen, eta beti lotsarazten zuen zion beste jainkoen aurrean, horregatik ez zen izan oso entzutetsua popularra beste jainkoentzat.

    8) Hefesto:
    Zeus eta Heraren semea. Suaren sinboloa zen. Sumendien suaren eta arotzen jainkoa zen.
    Jaio zenean, oso itsusia zen eta bere amak Olimpotik bota zuen beste jainkoen aurrean ez lotsarazteko. Itsasoan jausi zen eta han Tetis eta Eurinomenek hartu zuten eta berataz arduratu ziren bederatzi urtetan zehar. 9. urtean Herak ikusi zuen Tetisek zeraman bitxi bat eta Hefestok egin zuela esatean, Olimpora bueltatzeko eskatu zion honi. Oso haserretuta zegoenez Herarekin, urrezko tronu bat egin zion eta eseri zenean kateatuta geratu zen Dionisiok askatu zuen arte. Beranduago bakeak egin zituen Herarekin. Bitan izan zen Olimpotik kanporatua. Bigarren aldi honetan, Zeusek kanporatu zuen, Herari arrazoia eman ziolako Zeusekin zuen estabaida batean.
    Carite, Aglaye eta Afroditarekin ezkondu zen.
    Zeusen izpiak, Artemisa eta Apoloren geziak, Aquilesen armak, Heracles-en armadura eta Prometeoren kateak egiten zituen.




Elsa Kari

Elsa Kari 2010-02-10 09:41 #1

<p>Hurrengoan artikulu berria bezala idazten baduzu errazago aurkituko dut, gai berari buruzko beste bat bezala.</p>

<p>Besteek ere irakurriko dutelakoan nago.</p>

ads

ads 2010-03-21 14:34 #2

poseidon ahaztu dezu<br />

454

454 2018-04-21 08:56 #3

ahaztu dezu Demeter ere


Utzi iruzkina: