FIREFOX

zarautzsurfk 1456153865250 zarautsurfk | 2007-01-14 18:24
1

Ez genuen nahiko izan Iban Arantzabalen hitzaldiarekin, Joxek ere firefoxi buruz igaro zuen hitz egiten bere azkeneko klasean. Eta oraingoan bai, oraingoan konbentzitu naute. Ostiralean etxera iritsi bezain laster jaitsi nuen firefox.

Egun gutxi igaro dira eta oraindik ez dut izan firefoxen abantailak ikusteko aukerarik, baina Joxek esan zuenez hainbat abantaila ditu, batzuk aipatuko ditut jarraian:

• Euskaraz dago
• Oso segurua da, birusen aldetik
• Faboritoak karpetetan gorde daitezke
• Interneten nabigatzen bazaude eta argia joaten bada, ordenagailua berriz pizterakoan, lehenago ibilitako orriak ageri dira.

Josu

Josu 2007-01-14 21:19 #1

Aupa Ibai! Zorionak eta ongi etorri firefoxzaleon mundura!

Bazen garaia, ba! Hara, komentatu ez duzun funtzionalitate bat: fitxen erabilera. Cntrl+T sakatu eta fitxa berri bat irekiko zaizu. Hainbat fitxa iraki ditzakezu, eta batera, toki diferenteetan egon:
-Zure blogean.
-Zure gmail-en.
-Tagzanian, ez dakit zein hondartzaren kokapena ikusten.
-Surf txapelketa baten orrian.

Ikusiko dozu. Gero eta gehiago erabili orduan eta gehiago maitatuko duzu firefox. Nik orain ez nuke jasango Internet Explorerrekin ibili beharra.
Laister arte (Malenek Huhezira berriro gonbidatzen nauen arte, ze ostiralean kale egin zidan...)

Utzi iruzkina: