Emakumea Gizartean

zaraobebatx2n 1456153861368 Zaraobe Batx2N | 2010-10-07 12:43
25

"Emakumea Gizartean" gaiari buruzko idazlan zuzenduak zintzilikatu behar dituzue. Horretarako, erantzunen atalera jo. Erantzunean lehengo eta behin zuen izen-abizenak idatzi eta ondoren idazlana kopiatu.

Aupa zuek!

JOSEBA LOPEZ

JOSEBA LOPEZ 2010-10-08 13:17 #1

unai

unai 2010-10-08 13:18 #2

EMAKUMEA GIZARTEAN

Gizartean
beti egon dira arazoak, baina arazo guztien gainetik errespetua eta
berdintasuna aipatu behar ditugu. Arazo larrienak dira eta heziketa
txarrarengatik sortzen dira. Adibidez gizonak beti egon dira emakumeen gainetik,
lana aurkitzeko orduan zein eskubideak izateko orduan. Gaur egun berdintasunak
nahiko parekoak direla esan behar dugu baina hainbat gauza oraindik aldatu
behar ditugu.

Astero
emakume hildakoen berriak entzuten ditugu eta hori amaitzeko ordua iritzi behar
da. Egia esanda kasu gehienak errumaniarrak eta atzerritarrak gauzatuak dira.
Heziketa oso garrantzitsua da horrelako kasuak amaitzeko.

Nire iritziz
zerbait gehiago egin beharko lukete horrelako egoerak berriz ez izateko. Emakumearen
egunean gizonak emakumeak baino ahalegin gehiago egiten dituzte beraien
eskubideak aurrera eramateko. Adibidez Zaraoben egun horretan kontzentrazioa
egiten da eta emakumeak baino gizon gehiago joaten dira. Emakumeen egoera
lotsagarria iruditzen zait baina guztion ardura da berdintasuna lortzea eta
gizartean errespetua lortzea. Guztiok gizakiak gara eta eskubide berdinak izan
behar ditugu.

Julene

Julene 2010-10-08 13:28 #3

Emakumea gizartean

Gaur egun, nahiz eta berdintasunera hurbiltzeko ahalegin ugari egin, hedabideetan emakumearen itxura edertasuna, maitasuna, etxea eta ama moduan erakusten dute.

Hainbat kulebroietan, emakumea estereotipatua ateratzen da, beti oso ederra eta gizonaren menpe. Ikuspegi horiek, emakumearen irudia kaltetzen dute eta ideia matxistak hedatzen dituzte.

Bestalde, publizitate modernoan estalita agertzen diren mezuak ere oso matxistak dira, emakumearen prototipo ezartzen baitute, emakume gehienek lortu ezin dutena. Honek, emakume gehienen auto-estima jaisten du gizonekiko menpekotasuna handituz.

Ondorioz, publizitatea eta hedabideak ez direla matxistak esan dezakegu; gizartea da matxista dena, eta publizitatea saltzeko duen paperean, gizarteari egokitzen zaio. Beraz, gizartea errotik aldatu behar da gizartea aldatuz eta hedabideak moldatzera behartuz.

Miren

Miren 2010-10-08 13:29 #4

Emakumea gizartean

Emakumea beti egon da gizonaren menpean eta etxerako lanetara mugatua, sufragio guztiz unibertsala egon arte, duela 50 urte eskas gertatu zena. Bere iritzi eta eskubideak ez dira historian zehar aintzat hartu, eta horrexegatik zapalketa handiak jasan dituzte.

Badaude oraindik, emakumeak gizakitzat hartu ez dituzten herrialdeak. Hauek normalean herri atzeratuak izaten dira, aurreko mendeetako pentsaera mantentzen dutenak. Hau gutxi balitz, herri askotako emakumeak ezin dira kalera irten gizon baten konpainiaz ez bada, legez kanpo baitago.

Bestalde, gaur egungo egoera herri garatuagoetan ez da hain kritikoa, baina oraingoz ez dira heldu gizonezkoen parekoak izatera. Adibide bat jartzearren, emakumezkoen populazioaren gehiengoa senarraren soldataz bizi da, bera etxeaz arduratzen den bitartean. Honek nolabaiteko diskriminazioa dakar, azken finean gizonak erabakitzen duelako zer egin diru horrekin, hala nola, zartan xahutu, emazteari zenbateko “paga ” eman, etab.

Nire ustez, emakumeak rol horretatik atera beharko lirateke, soberan erakutsi baitute gizonak bezain kapazak direla. Inoiz ez dute berdintasunik lortuko bere buruak gizonezkoen berdinak ikusten ez duten arte.

nekane

nekane 2010-10-08 13:29 #5

EMAKUMEAK
GIZARTEAN (NEKANE)

Emakumeak
betidanik egon dira gutxiagotuta, hau da, gizonak  baino gutxiago baziren bezala tratatzen
zituzten.

Emakumeentzat
gizartean parte hartzea oso zaila izan da, umeak zaindu behar
zituztelako.Gainera, emakumea lan fisikoetatik baztertua egon da gizonak baino
gorputz ahulagoa duelako.

Nekazaritzan hasi
zirenean, emakumeak lurrak lantzen egon ziren, umeak zaintzen zituzten
bitartean.

Hiriak
sortzerakoan, emakumearen lana etxeko lanetara, umeak zaintzera eta
eskulanetara murriztu zen. Aro honetan emakumeek umeek zituzten eskubideak
zituzten, hau da, ezin zuten botorik eman.

Industri iraultza
gertatu zenean, lantegietan jendea behar zuten, eta  emakumeak lantegietan lan egiten hasi zen,
baina gizonak baino soldata txikiagoaren truke, eta lan egoera oso txarretan.

XIX.mendean
emakumeek ikasketa unibertsitarioak izateko eskubidea zuten eta esparru mugatu
batzuetan lan egiteko ere bai. Aro honetan emakumearen rol bakarra ezkontzea
eta seme-alaba edukitzea zen, hau gurasoak nahi zutena zen, horregatik emakume
gehienek zuten rola zen.

XX.mendean
emakumeak gizonek zituzten eskubideak eskuratu zituzten.

Espainian,
sufragio unibertsala  XIX.mendean gertatu
zen,  1869an hain zuzen ere, baina
sufragio “unibertsala hitzaren barruan ez ziren emakumeak sartzen. Emakumeen
sufragioa XX.mendean gertatu zen, 1931n.

nuria

nuria 2010-10-08 13:32 #6

EMEKUMEA
GIZARTEAN (NURIA)

Gai honi buruz
hitz egin baino lehen integrazioa zer den esango dut. Integrazio hitzak horrela
dio: “norbait edo zerbait talde zein multzo batean sartu”.

Emakumearen
egoera gizartean lehen eta gaur egungoaren artean aldatu egin da. Lehen
emakumeek ezin zuten botoa eman, gizonaren menpe zeuden eta haien ustez,
emakumeek etxeko lanak egiteko bakarrik balio zuten, umeak izateko eta
zaintzeko; beti zeuden bigarren plano batean eta ez zuten haien iritzia kontuan
hartzen. Denboraren poderioz, emakumea garatuz joan da baina ez guztiz, gauza
asko ez direlako aldatu. Gaur egun, emakumeek etxetik kanpo lan egiten dute
hala ere umeak zaindu eta etxeko  gauzak
ere egin behar dituzte, gehien aldatu dena emakumea ez dagoela gizonaren menpe
da.

Gure gizartean,
hau da, Euskal Herrian emakumea gehiago garatu da baina badaude leku asko non
andreak antzinean bezala dauden gizonengan ikusita. Gainera antzinean erlijioan
eta elizak esaten zuenaz oinarritzen ziren. Esaterako, islam kulturan emakumeak
janaria mahi gainean ipini behar dio gizonari
eta bera ezin da leku berean jatera eseri, baizik eta sukaldean jan
behar du bakarrik edo beste emakumeekin. Beste adibide bat da emakumeek buru
estalita eraman dutela zapi batekin eta gizonek ez.

Nire ustez, emakumea
gehiago garatu behar da gizartean gizonen parean egon arte, guztiok berdin
izateko eskubide berberak izateko ere bai.

Rakel

Rakel 2010-10-08 13:34 #7

EMAKUMEA
GIZARTEAN

Emakumea
gizartean izan duen garrantziari buruz idatzi egingo dut. Emakumea antzinean,garrantzi
gutxikoa izan da. Antzinean zeuden gizaki-taldeetan,nagusiki emakumea etxean
gelditzen zen semeak zaintzen,gizona ehizan zegoen bitartean. Emakumeek ezin
zuen etxetik kanpoko jarduerak egin,txarto ikusita baitzegoen. Beraz,neska
izatea arazoak izatea suposatzen zuen.Hau da,eskala batean begiratzen
badugu,emakumeak bekaldean kokatuko dira eta gizonak,berriz,goialdean. Honen
adibide bat da,duela urte asko,”sorginak erre” egiten zituztela. Andre bat
sorgina zela pentsatzen zutenean,zerbait asmatu zuelako
kasualitatez,adibidez,hau harrapatzen zuten eta sorgina izateagatik akusatzen
zuten. Jende guztiaren aurrean,sua ematen zioten.

Gainera,gizonek
eskubide gehiago zituzten,haiek bi edo gehiago emakume hautatu ahal zituzten
hauentzako,etxeko lanak egiteko eta janaria prestatzeko baina,neskek,inola ere
izan zezaketen eskubide berdina. Hau gertatuz gero,leku batean finkatzen
zituzten eta harriak botatzen aritzen ziren,emakumea hiltzen zen arte. Baina,gertaera
hauek ez dira bakarrik duela ehun urtekoak,nahiz eta harrigarria iruditu,gaur
egun ere halako gauzak gertatzen dira,hirugarren munduko herrietan,nagusiki. Beste
motatako emakumeenganako indarkeriak ere nabarmendu ditzakegu herrialde
garatuetan. Urtero ehunka andre hiltzen dira,senarraren edo maitekideen
eskuetan.

Baina,beste
alde batetik,dena ez da alde txarrekoa zeren eta gaur egun,gero eta emakume
gehiago daude lan munduan sartuta eta eskubide berdinak ditugu guztiak. Begi-bistan
dago,asko garatu dela indarkeri arazo hauek saihesteko. Baina nire
ustez,oraindik zeozer gehiago egin dezakegu emakumeen eta gizonen arteko
balantza orekatzeko.

Andrea

Andrea 2010-10-08 13:35 #8

EMAKUMEA
GIZARTEAN

Aztertuko
dugun gaia emakumea gizartean izango da. Emakumeak gaur egun botoa emateko
eskubidea dauka baina batzutan lehen zegoen egoera berdina aurkitzen dugu
gizartean. Adibidez, bazkaltzeko orduan emaztea senarrari itxoiten dio
lantokitik etortzera elkarrekin bazkaltzeko. Egoera hau, ez da gertatzen leku
askoetan, baina leku horietan, emakumeek bere betebehar bat izango balitz
bezala hartzen dute. Eta hori ez da egia, gaur egun, hori ez da ia betebehar
bat emakumearentzat. Nire ustez, hori ez zen inoiz hartu behar betebehar bat
bezala. Gizonak gai direlako gutxienez mahaia prestatzeko eta janaria jartzeko.
Nik ezagutzen ditut gizon batzuk beraiek egiten dituztela etxeko lan guztiak,
emakumeek, berriz, bakarrik erosketak egiten dituzte.

Lehen,
berriz, emakumeek gizartean egoera txarragoa zeukaten. Besteak beste, ezin
zutelako botoa eman XX.mendera arte, eta ezin zuten lana egin etxetik kanpo. Emakumeen
lana izaten zen seme-alaba zaintzen eta etxerako lanak egiten. Hori hobetuz
joan da eta gaur egun emakume guztiak etxetik kanpo lan egin ahal dute. Besteak
beste, nekazaritzan emakumeak beti egoten ziren egoera txarrenean. Esaterako,
udan “fardoak” egin behar zirenean emakumea beti joan behar zen “traktorearen”
atzetik. Orduan, “traktorea” eragiten zuen hauts guztia emakumeengana joaten
zen. Gizonek, berriz, “traktorean” joaten ziren hautsik gabe. Hori ez zen
txarreena emakumeentzat, baizik eta kanpotik lan egin eta gero etxean lan
egiten jarraitu behar zuten.

Laburbilduz,
zer egingo dute gizonek emakumeok etxean lan egiten ez badugu?Nola konponduko ziren
gizonak etxeko lanak egiten?

Leire Martín

Leire Martín 2010-10-08 13:35 #9

GIZARTEAREN GAIZTAKERIA (Leire Martín)

Emakumeak gizartearen esklabu izan direla eta jarraitzen dutela izaten
konturatu nintzen egun hartan. Kaletik ibiltzen nengoela, neska lagun talde bat
hizketan ari zen kale erdian. Gaiak interesgarria zirudien, tonua altua
baitzen. Baina hurbiltzen nintzen heinean, elkarrizketaren datuak, kontatzen
ari zena, ondo ulertzen hasia nintzenean, nire kuriositate aurpegia horrore
aurpegia bihurtu zen. Zeren neska lirain horiek “Cibeles” pasarelako modeloak
bezain argal eta “politak” egon nahi baitzuten.

Bistan da gaur egungo emakumeak, “benetako” emakume izateko, gizarteak
telebistaren bidez hedatzen dituen arauak jarraitu behar dituela. Aro honetan,
adibidez, argaltasuna eta altua izatea dago guztion ahotan, hainbat gaixotasun
psikologikoen errudun direnak. Hala nola, anorexia eta bulimia, non gaixoek,
bere barnean duten beste arazoren bat ezkutatzeko, gaixotasun madarikatu hauen
barruan sartzen dira, perfektuagoak izango diren ustez eta haien arazo ezkutu
hori, haien barnean min handia eragiten duena, konponduko duten.

Bestetik, denbora atzetik egiten badugu, ikusiko dugu nola emakumearen rola
beti gizonezkoenaren azpitik egon den. Seme-alabak zaindu, janaria egin, etxea
garbitu…eta lan egitera joateko ordua? Hori gizonen zeregina zen. Haiek
ekartzen baitzuten dirua eta familiak bizirauteko behar zuena etxera.

Era berean, beste herrialdeetan, emakumeen rola ez zen berdina. Dudarik
gabe, denok entzun edo irakurri duzue noizbait emakume txinatarren kasua. Kultura
horretan oso garrantzitsua zen emakumea ederra izatea, eta horretarako, ez
ziren fijatzen ea potoloa edo argala bazen edo aurpegi polita edo itsusia
bazuen. Ez. Garrantzitsuena oinen tamaina zen. Zenbat eta oin txikiagoak izan,
are eta emakume politagoa izango litzateke. Baina nola lortu hori? Oso prozesu
mingarri baten bidez. Haurtxo gaixoak!Auskalo zenbat sufritu beharko zuten
senar on bat lortzeko. Izan ere, prozesuak, denbora asko eramaten zuen. Neska
txikiak zirenean, bost urte edo horrela, amek oinak bendatzen zizkieten,
behatzak beherantz tolestuz, oinak ez hazteko. Prozesu hori, oinak bendatzekoa,
hainbatetan errepikatzen zen, oinak hazteari uzten zieten arte. Oso mingarria
zen, behatzak guztiz apurtuta eta deformaturik geratzen zirelako. Gainera
emakumea heldua egiten zenean, ezin zuen ibili, minagatik eta oinen forma
arraroagatik. Ondorioz, etxean geratu behar ziren senarraren menpe.

Era berean aipa dezaket hainbat kasu non emakumearen rola gizartean ez
dagoen ondo ikusita eta gainera zailtasunak ipintzen dizkion haien bizitzan gizonen
menpe bizitzeko. Besteak beste, jirafa emakumeak. Hauek oso lepo luzea daukate,
lepokoekin inguraturik. Txikitatik lepokoak jartzen zaizkie banan-banan, lepoa
luzatzeko. Horrela, gizonen menpe bizi dira: senarra edo aita berarekin
haserretuz gero, lepokoren bat kendu eta emakumea hilko da, lepoa apurtuko
zaiolako ezin duelako kontrolatu.

Hau da benetan nahi duguna? Gizonak libre bizi dira gure gizarte honetan,
baina gu, emakumeak, inguratzen gaituen guztiaren biktimak baino ez gara. Gure
gaur egungo gizarte honetan emakumearen rolak markatuta daude, eta haietatik
ateratzea denon ahoetan egongo zen berria izango zen. Emakume lodi bat “Cibeles”-en?
Edonork jakingo luke berehala, “normala” ez delako. Baina zer da normala?Beste
baterako, emakumeren bat zerbaitetan arrakastatsu suertatzen denean, azkar
jakinarazten da berria leku guztietan, gauza arraro bat balitz bezala. Baia
zergatik ezin gara berdina izan? Zergatik hainbeste sufrimendu historian zehar
gizonak pozik egoteko? Guk ere gure eskubideak ditugu, eta libre bizi nahi
dugu, patroirik gabe, berdintasunean. Azken finean, denok gara pertsonak.

2010-10-08 13:35 #10

AITOR

EMAKUMEA
GIZARTEAN

Sarrera gisa esango dugu
betidanik emakumeak baztertuta egon direla gizartean. Azken
denboraldian egoera hau asko aldatu da, baina oraindik dago zer
eginik. Antzinaroan adibidez, emakumeak ez zeukan eskubiderik eta ia
animali bat bezala tratatzen zen, zoritzarrez oraindik daude
pertsonak horrela pentsatzen dutenak. Argi dago pertsona hoien
mentalitatea aldatu behar dela eta horretarako guztiok lan egin behar
dugu.

Azken denboraldietan egoera
aldatzen joan da, gobernuak gero eta lege gehiago egiten ari dira
emakumeak eta gizonak berdinak izateko; lan munduan, legediaren
aurrean... Gainera hainbat kiroletan, gehienetan, esate baterako
futbolean garrantsi gehiago du gizonezkoena emakumeena baino. Errua
normalean telebistak du bakarik esaten dutelako gizonek egiten
dutena. Modu berean kirol gehienak emakumeak eta gizonak bereizten
ditu, zaldi jauzietan izan ezik. Lan munduan ere diskriminazioa dago
batzuk beste batzuk baino eskubide gehiago dituztelako, arazoa da
emakumeen eta gizonen artekoa dela. Zergatik emakumeak soldata
gutxiago eskuratu behar du gizon batena baino?

Argi dago egoera aldatu behar
dela, bai ala bai. Horretarako gizartea aldatu behar da eta bere
partetik zerbait egin, ez du balio bakarrik gobernuak egitea. Amai
dezagun esanez emakumeak jasan dutenagatik aldaketa bat merezi
dutela, eta laster.

endika elejalde

endika elejalde 2010-10-08 13:35 #11

endika

EMAKUMEA
GIZARTEAN

Emakumeak antzinean eskubiderik gabe bizi izandako
pertsonak dira. Garai horietan tresna bat bezala ikusten zituen gizarteak.
Soilik etxean aritzeko, haurrak hesteko eta etxe inguruko gauzetaz arduratzen
ziren, ez zieten beste zer eginik onartzen. Ez zuten ezta boskatzeko
eskubiderik. Garai haietan pentsaezina zen emakumezko batek etxetik kanpo
lanean aritzea.

Gaur egun, bestalde, emakumeak geroz eta ardura
handiagoak hartzen ari dira familietan. Aurrerapauso nabariena kanpoan lan
egitearena da. Lehen enpresatan ez ziren emakumeak lanean egoten baina
azkenaldian bai eta asko gainera. Emakume askok familia ekonomikoki mantentzen
dute, iraganean, aldiz, gizonezkoek mantentzen zituzten familiak, hori
aldaketaren beste adibide argi bat da. Unibertsitateetan gehiengoa emakumeek
osatzen dute, gizonak baino askoz dira goi mailako ikasketak dituzten
emakumeak. Honek sortzen duen beste ondorio bat hau da, lan ugarietan goi
mailako postuak,lan garrantzitsuenak, hortaz, hobekien kobratzen diren
lanpostuak emakumeek okupatzen dituzte. Baita politikan gero eta errazagoa da,
emakume politikari batekin topo egitea.

Aldaketa oso nabaria izaten
ari da, baina oraindik gauza gehiago aldatu beharko dira berdintasun osoa egon
arte. Ezin dena onartu gizon bat bere emaztea edo emakume bat jipoitzea edo
hiltzea. Hori onartezina da eta, nahiz eta, gizartearen pentsatzeko era aldatu
den oraindik asko falta zaio.

2010-10-08 13:35 #12

EKIÑE

EMAKUMEA
GIZARTEAN

Xaloak, esanekoak,
kuxkuxeroak, ahulak... izenondo anitz erabili izan dira historian
zehar emakumea deskribatzeko; baina horietako gutxi izan dira
bertuteen adierazle.

Inork ezin du emakumea
beti bigarren mila batean egon dela ukatu. Izan ere, bere izatearen
xedea gizonak zerbitzatzea eta etxeko lanak egitea dela uste izan
da denbora luzez.

Uste hori baztertzea
eta emakumeek eta gizonek eskubide berdinak dituztela
aldarrikatzea izan da betidanik izan dugun erronka.

Evak sagarra hartu
zuela esan zutenetik emakumeak izan dira bekatuaren sinbolo;
emakumeak sutan suntsituak izan direla sorgin izate leporatu
dietelako. Baina ez dago antzinako gertaeretara jo beharrik
emakumeek jasan beharrekoak zeintzuk diren ikusteko. Gaur egunean
bizi garen gizarte hain liberal eta moderno honetan, ia eguneroko
albistegietan agertzen da genero indarketatik buruzko
albisteren bat, eta %99,9k ez daukate amaiera zoriontsurik.

Gertakari hauek
arruntak dira gure eguneroko bizitzan, eta entzutera hain ohituta
gaudenez, haien garrantzia galtzen dutela dirudi; baina hori ez da
horrela. Ezin da horrela izan inondik inora.

Zergatik izan behar da
martxoaren 8a emakumeen eguna eta ez urteko 365 egunak gizakienak,
gizon zein emakumeenak?

Berdintasuna ez dago
mundu perfektu baten ametsa egia bihurtzean, eguneroko bizitzako
gauzetan

baizik ; batez ere
gure hitz egiteko moduan. Izan ere , ele diskriminatzaileak
txantxaz mozorrotuagatik ere, ez dute haien zentzua eta esanahia
galduko.

Horrelakoak
ekiditzea da, benetako berdintasun batera heltzeko eman
beharreko lehen pausoa;

etorkizunean azkenik,
emakumeen eta gizonen artean egonen den desberdintasun bakarra
kanpoko itxuran izan dadin.

Amanda Cano

Amanda Cano 2010-10-09 15:35 #13

EMAKUMEA GIZARTEAN

Betidanik emakumeak ahalegin handiak egin ditu gizartean onartua izateko.
Gizarteak emakumea argala eta ederra hartzen du eredutzat. Zalantzarik gabe honen arrazoia telebistan agertzen diren produktu kosmetikoen iragarkiak dira.
Hainbat lekutan betekizun batzuk dituzte; hala nola arabiar lurraldeetan buruaren inguruetan daramaten estalkia.
Itxuraz aparte, lan munduan arazoak ere badaude. Beharrengatik edo horrela nahi dutelako, emakume asko etxetik kanpo lan egitea erabaki dute. Urte askotan etxean lan egitera behartuta egon dira, erabakitzeko aukerarik gabe. Zorionez, gaur egun aldatu egin da. Horretarako senperrenak egin dira, hala nola emakumearen sorrera lan munduan. Borroka honen helburua, gizonarekiko hainbat alderditan berdintasuna lortzea da; adibidez, soldatan, politikan…
Etxea eta etxekoei zaintzeko eginkizuna betidanik izan dute, baina gaur egungo bikoteetan etxeko zereginak bien artean banatzen dira; esate baterako, haurren ardura. Nire ustez modu honetan, errespetua dago eta aisialdirako denbora gehiago lortzen da.
Oraindik gizon asko daude emakumea bilatzeaz gain, neskame bat bilatzen saiatzen direnak.
Berdintasuna lortzeko lege zaharreko gizon hauek ekiditu behar ditugu. Honetaz aparte, emakumeari ez zaio komeni otzana izatea, agindua ez izateko.
Argi dago oraindik aurrerapen asko falta direla berdintasuna lortzeko, horretarako, guztien artean gizartearen ideologia aldatu behar dugu.

Nahia Seijas

Nahia Seijas 2010-10-09 15:41 #14

EMAKUMEA GIZARTEAN

“Nire ama goizero zazpiretan esnatzen da, gosaria prestatzen du, gero eskolara narama, gero etxea txukuntzen du eta gero lanera doa, gero erosketak egiten ditu, a! eta gauean afaria prestatzen digu. Nire aita goizero seiretan esnatzen da, lanera joaten da, eta gero… eta gero… eta… eta gero nire aitak…mmm…” Generoen arteko berdintasuna eta lanaren banaketa aldarrikatzen zuen kanpaina bateko istoriotxoa.

Emakumeak gure gizartean. Argi dago haien papera asko aldatu dela azken urteotan. Izan ere, aintzinatik zetorkien roll-a erabat diskriminatzen zituen: etxeko lanen ardura zuten, familia beti haien nahien (hobbien, ametsen…) aurretik jarriz; ez zuten ikasteko eskubiderik, ezta botoa ematekoa ere; independentziarik ez (beti gizon baten menpean zeuden eta), hortaz, ekonomikoki independente izateko aukerarik ez… Oro har, gizartetik at egongo balira bezala tratatuak ziren, gizonak pozik edukitzea helburu duten objektuak besterik ez zirelako.
Nire galdera: zergatik? Zergatik bereiztu ziren horrela sexuak? Eta zer dela eta izan zen emakumea kaltetua eta ez gizona?
Batzuek gure biologiak bereizten gaituela diote; maskulinoagoak eta femeninoagoak garela izatez, ugalketan bakoitzaren papera ikusita. Hau da hain zuzen generoen bereizketa defendatzeko argudio bezala erabiltzen dena. Horrela, emakumea zintzoa, lasaia eta ahula da eta gizona indartsua, dominantea eta protektorea. Sortu dira estereotipoak, antza gure biologiaren erruz. Afirmazio honekiko nire desadostasuna argi utziko dudalakoan nago: nire ustez gizarteak eta kulturak eragin handia izan du estereotipoen eraketan. Beste kultura batzuei erreparatzean froga dezakegu; roll-ak ez dira berdinak herrialde musulmanetan zein eskimal tribuetan, adibidez. Kultura gehienak emakumea diskriminatzeko joera izanda ere, ezin dugu ahaztu gizarte matriarkatuak ere badaudela (tribu indigena batzuk, kasu). Honek esanahi bat du: kulturak eta pentsaerak eragin handia duela roll-ak ezartzerakoan, eta gure esku egon badagoela roll hauek kentzeko ahalmena. Emakumeen eta gizonen jokaerak ez dituelako naturak mugatzen, gizarteak baizik.
Aldaketa posiblea da, eta horregatik gertatu da gurean. Arrazoi nagusia emakumea etxeko esparrutik lanera irten dela izan da (batez ere gerra garaian beste erremediorik ez zegoelako). Emakumeek gizonen lana egin ahal zutela erakutsi zuten, eta sexuen arteko ezberdintasun asko guk ezartzen ditugula. Horregatik laster hasi ziren eskubide berberak aldarrikatzen.

Gaur egun, legalki berdinak gara, eta aukera berdinak izan beharko genituzke, baina oraindik ez da horrela. Hasteko, haurtzarotik bereizten jarraitzen gaituztelako; koloreekin, jostailu ezberdinekin, etab… Ondorioz, futbola gustuko duen neska eta panpinak gogoko dituen mutila izaki arraroen antzera tratatzen dira, XXI.mendean.
Kiroletan ere desberdintasun handiak daude; futbolean, adibidez, mutilak biziki jarraitzen dira negozio izugarria muntatuz, eta neskak ez ditu inork ikusten; edota saskibaolian, non animatzaile femeninoak dauden baina ez maskulinoak. Lana aurkitzeko orduan, oraindik badirudi emakumea izatea desabantaila dela: enpresa gehienetan ez dago emakumerik goi-karguetan, baina hala ere unibertsitateetan gehienak neskak dira. Bakoitzak ondoriozta dezala nahi duena. Komunikabideak kontrajarriak dira; alde batetik feminismoaren alde daudela adierazten dutelako, eta bestetik, estereotipoak erakusten dizkigutelako behin eta berriz: garbigailu baten iragarkia emakume batek aurkezten digu, eta kotxe baten iragarkia, ordea, gizon famatu batek. Bakoitza bere roll-ean, XXI.mendean.

Bukatzeko, aldatu beharreko beste zerbait aipatu nahiko nuke: Emakumeak ez du bere kontrako erasorik jasan behar; ez mehatxurik, ez bortizkeriarik, ez hilketarik. Emakume izateak ez du horrelakorik egitea ahalbidetzen, ez hemen, ez munduan inon. Gurean jada ideia hau nahiko barneratua egon arren, lurralde askotan oraindik oso normala da emakumea sufriaraztea.
Oraindik, XXI.mendean.
Zenbat denbora igaro beharko da zuzentasuna eta berdintasuna ulertu eta praktikan jarri arte?

Eneko Olmos

Eneko Olmos 2010-10-10 16:09 #15

EMAKUMEA GIZARTEAN

Historian zehar emakumeek izan dituzte rolak bakarrak etxeko lanak eta umeak zaintzearena izan dira. Beti egon dira gizonen menpe eta oso arraroa izaten zen kargu garrantzitsuetan emakumeak ikustea.

Gaur egun poliki-poliki egoera penagarri hau aldatzen ari da eta emakumeak gizartean pisu gehiago daukate. Orain umeak zaintzeko lantegi batzuetan ordutegi malgua hartu ahal dute. Goi karguetan emakume kopuru handiagoak ikusten dira baina oraindik asko borrokatu egin behar da emakumeek eta gizonek berdintasuna izateko.

Egoera hau aldatzeko hainbat instituzio eskubide horiek errebindikatzen ari dira. Instituzio horietan gizonak ere sortzen ari dira borrokan laguntzeko.

Emakume batzuk gizon batzuen menpe bizi dira oraindik, umilazio, bortxakeri eta egurra jasotzen. Azken urteetako datuak beldurgarriak dira, biolentzia matxisten eskuetan ehunaka emakume hil egin dira beraien bizilagun, maitale edo senarren eskuetan.

Gizarte nazkagarri hau goitik behera aldatu egin beharko genuke, zeren nola aldatu egingo da egoera kezkagarri hau, gobernatzen dutenek direnean egiten dutenak? Nola izango dugu generoen berdintasuna matxismoa ez badugu akabatzen eta feministen mugimenduak sortzen badira?

Gero ere emakumeek entzuten dituzten abesti gehienak matxistak izaten ohi dira, telebistan ateratzen diren anuntzio gehienak feministak dira. Egoera aldatzeko izugarrizko lana dago gure aurrean gizarte matxista eta hipokrita batean bizi baikara.
Emakumeak gizonak bezain garrantzitsuak dira zeren zer da gizona emakumerik gabe? Eta emakumea gizona barik? Horrexeagaitik gizonak eta emakumeak behar gaitugu.

E.O.S.

Miren Rodriguez

Miren Rodriguez 2010-10-17 21:35 #16

ARTEAREN BEHARRA:

Hasteko, ez dago artearen definizio bakarra, eta hau garai edota autorearen arabera aldatzen da. Gutxi gora behera honela definituko genuke: kultura edo garai bateko objektu ezberdinei dagokien mundu abstraktua.

Arte mota ugari daude: eskultura, margolanak, musika, arkitektura…eta adimena daukan edonork burutu dezake.

Artearen bidez, egileek bere sentimenduak azalaratzen dituzte, mundua heurek ikusten duten moduan islatuz. Arteak amodioa, gorrotoa, alaitasuna, tristura… transmititzen laguntzen digu azken finenan. Baita, historian zehar gertatutakoa erakusten digute, egile ezberdinen obren bitartez.

Ikusleen ikuspegitik, arteak aurpegi ugari dauzka. Norberaren izaeraren eta mundua ikusteko moduaren arabera, bakoitzak artelana bere erara ulertuko du, artelan eta egile batzuekin gehiago identifikatuz.

Horregatik, artea ezinbestekoa da, eguneroko bizimodutik deskonektatzen laguntzen digulako. Esaterako, musikak lasaitu egiten gaitu estresatuta gaudenean; artelanek gauzak beste modu batera ikusten laguntzen digute…

Artea askatasuna da gure irudimenean, eta irudimen hori askatuz hau sortuko da.

Julene

Julene 2010-10-17 21:48 #17

Artearen beharraz

Artea errealitatea edo irudimena nolabait adierazteko giza-ekintza da.

Artea, gure sentimenduak adierazi, ezagutarazi, ahal izateko dauzkagun teknikek sortzen dute. Edozein teknikak balio digu espresatu ahal izateko. Norberaren erakarpenak bultzatuta, espresio teknika bat edo beste aukeratuz, arte estilo ezberdinak sortzea posible da.

Arteak azken finean, gizarteen behar bati erantzuten die, hasieran behar erlijiosoa zena, sakratua, baina beti gizakiaren izaera "gainditzeko" desioari lotuta,hau da, izaera traszendentea duen esperientzia edo ezagutzara heltzea.

Artea egiteko modu asko ditugu: pintura, fotografia, musika, literatura, eskulturak, filmen bidezko artea, dantzen bidezkoa...

Nire ustez, ez dago artearen definizio bakarra. Definizio asko eta amaiezinak aurkitu ahal ditugu autore eta garai ezberdinetan zehar. Urruneko kultura eta garaietako objetu ezberdinei egokitzen zaien nozio abstraktua dela artea esan dezakegu.

Arteari egiten zaion hurbilketa, errealitatearen hausnarketa gisa ulertu behar da.

Beste aldetik, artista berriek ez dute ezagunak egiteko medio asko eskura, oso zaila da, zure lan pertsonalak mundura zabaltzea, jendearen edo kritikoan begietara heltzea. Nire uste apalean, gaur egungo gizartean ezagunak diren artistetatik aparte, beste hainbat artista ezezagun eta beraien arloan onak direnak, alferrik galtzen direla uste dut beraien obrekin batera, bizitzaren iluntasunean.

Aipatutako artista alferrik galdu eta ezezagun hauek, ezin dira artea partekatzeaz bizi eta aukera bat denok merezi dugula uste dut. Horren aurrean, arte lehiaketak, ugariagoak izan beharko liratekeela uste dut artista berriek munduari aurkeztu ahal izateko.

Nekane

Nekane 2010-10-17 22:02 #18

Artea errealitatea edo irudimena adierazteko giza ekintza da. Mota askotako artea dago: musika, artelanak, zinema, antzerkiak, argazkigintza …
Artea aro batetik bestera aldatu egiten da. Normalean, gero eta urte gehiago izan artelanak garrantzi gehiago ematen zaio. Edonork egin ditzake. Artelan bakoitzak bere egilearen mundua ikusteko forma erakusten du. Ez dira bakarrik errealitatearen kopiak, sentimenduen irteera ere badira. Lehengo artea perfektutasuna islatu behar zuen.
Duela milaka urte, artelanak historia islatzen zuten, horrela dakigun nolakoa zen iraganeko bizitza. Gero, artea egileen sentimenduak islatzen zituen, garaiko bizimoduagatik. Oraingo artea gauza txikietan so egiten dute.
Nire iritziz, arteari esker gauza asko hauteman ditugu, lehen debekatuta zegoen, baina nire ustez libre izateko edo sentitzeko modu bat da eta hori ezin digute inori kendu. Artea oso garrantzitsua da bizitzan eta ezin gara hau gabe bizi, edo behintzat gustura bizi.

Rakel

Rakel 2010-10-17 22:26 #19

ARTEATEN BEHARRAZ

Artea,errealitatea edo pentsamenduak adieratzeko ekintza da. Artea ezagutzeko mota ezberdinak daude eta gau asko jorratzen dituzte. Artea,ez da begirada bakar batekin ulertzen.Lehenengo,begiradaz azalekoa ikus dezakegu baina arreta sakonagoa ematen badiogu,egilearen sentimenduak nabarmentzen dira:zoriontasuna,bakartasuna,tristura etab.

Horregatik,gertaera hau garrantzitua da,hitzik gabe kapaz izateko adierazi nahi digutenaz ohartarazteko.Badago hendea artelan batean,ez dutela ezer ikusten,ez dutela zentzua ateratzen,beraz,haien gustokoa ez dela pentsatzen dute. Baina,beste aldetik,badago hau apreziatzen dakiten jendea,artelana begiratzean,egilearen errealitatea eta pentsakera ulertzen dutena. Gaur egungo artea,antzinakoarekin alderatuta,oso ezberdina da.Zeren eta orain kuadro nagusienak "modernoagoak" dira gehienak,ulertzeko zailagoak,nire ustez.Adibidez,guztiz gorriz margotutako kuadro bat...niri behintzat nahiago ditut antzinekoak,jendearen aurpegietan isladatzen dutelako haien sentimenduak eta gertaerak.

Hau guztiagatik,esan dezaket artea betidank egon dela eta,beraz,garrantzitzua da,nahiz ta batzuk axolagabe jokatu hauen aurrean.

endika

endika 2010-10-17 22:36 #20

Endika

ARTEAREN BEHARRA

Artearen kontzeptua urteak pasatu ahala aldatzen doa. Aspaldian eskulturei eta margolanei ematen zitzaien artearen izena. Jende gutxik zuen artea egiteko ahalmena eta denbora. Margolari onak eta txarrak zeuden, material onak erosi ahal zituztenak eta baliabide eskasekin konformatu behar zirenak.

Gaur egun ordea edozein gauzari esaten zaio “arte”. Margolan, eskultura eta horiek aparte burdinez egindako egiturei… gainera etxe batzuk arteari begiratuz eraikitzen dira. Edozeinek egin ditzake margolanak eta eskulturak, baliabide berdinak dauzkagulako.

Artea denbora-pasa bat dela pentsatzen dut, jende gutxi bizi baita artearengandik. Beste pertsona batzuk badakite ez dutela kalitate handia bere obratan eta, hortaz, soilik haien etxeetan egiten dituzte artelanak. Artea ekonomikoki dirua ematen duen denbora-pasa da, materialak nahiko garestiak baitira. Arteak jendetza asko mugitzen du, asteburu batean museo batera edo esposizio batera joanez gero argi ikusten da zenbateko ikusmina sortzen duen.

Nire esku egongo balitz artearen eremua murriztuko nuke, zentzurik gabeko margoz betetako orri batzuk besterik ez direlako. Margolan bat begiratzean edonork egin dezakeela pentsatzen dugu kolore nahasiak ikusten dugulako.

Hala ere, artea egon behar dela pentsatzen dut baina ez zaio hainbesteko garrantzia eman behar.

2010-10-17 23:04 #21

AITOR

ARTEAREN BEHARRA

Hasteko  esan behar dut artea, nire ustez,  barruan daukaguna ateratzen laguntzen digun ekintza da, hau da  artistak ez du  artea sortzen  baizik eta barruan dutena  kanporatzen dute era astrakto batean. Horregatik  ez daude artelan berdinak denak ezberdinak dira. Ez dago zalantzarik  artea  sinadura bat bezalakoa dela, bakoitzak  egilearen  ezaugarriak ditu.

Hainbat motatako artea dago eta   guztiak desberdinak. Aurki ditzakegu kaleko artea  adibidez graffitiak. Baina  baita ere aurki ditzakegu jende profesionala sortutako artelanak esate batera eskulturak  kalean aurki ditzakegunak. Horrekin batera   topa dezakegu  eraikuntza batzuk  non bertan izugarrizko artelanak daude.  Baina  soilik  artea   denok pentsatzen duguna da ,  koadroak edo eskulturak?

Ez dago zalantzarik artea ez dela bakarrik hori. Artea leku guztietan dago. Eraikuntza bat artea da , automobila artea da,  txirrindula bat baita. Dena da artea, artez inguratuta gaude,nahita ez  konturatu. Orduan  galdetzen digutenean artea zer den esan beharko genuke artea guztia dela.

Honela  esan beharra dut  arte gure bizitzan onuragarria dela, barruan duguna ateratzen laguntzen duelako.

Leire Martín

Leire Martín 2010-10-17 23:09 #22

ARTEAREN BEHARRA (Leire Martín)

Artea gure bizitzako edozein lekutan dago. Musika entzutean, kaletik ibiltzean, gure etxean gurasoek zintzilik duten margolanen batean … eta onartzea kostatzen bazaigu ere, gure barnean.  Amets egiten dugunean zerbaitekin eta praktikan jartzen dugunean inork ez gaituenean ikusten. Dutxan kantan, marrazki sekretuak, dantza pausuak …

Baina zergatik egiten dugu guzti hori? Zerbait, gure arimaren hondo-hondoan gordeta dugulako, eta ez gara besteen aurrean adierazteko gai. Eta artea hori gure barnetik ateratzeko balio du.

Esan beharra dago, artea hasi zenean,  Homo sapiens-en  garaian, funtzio erlijiosoa bakarrik zuela, funtzio magikoa. Haien hildakoak lurperatzerakoan errito handiak egiten zituzten. Pentsatzen baitzuten lurperatuko zuten pertsonaren arima berriz ere berpiztuko zela ondo zaintzen bazuten haren gorpua.

Jakina, urteak pasa eta ohiturak aldatu ziren.  Greko-erromatarren garaian, artearen esanahia guztiz aldatua zegoen. Orain, jada, ez zegoen espiritualismoarekin lotuta, baizik eta,  Aristotelesek esan zuen moduan, “artea definitu dezaket modu arrazional batean gauzak produzitzeko etengabeko gogoak dituen ideia bezala”. Hots, gauzak egin ahal ziren inteligentzia erabiliz, heziketa bat egon ondoren.

Edozelan ere, Errenazimenduan,  artearen kontzeptu hau guztiz aldatu zen. Poesia artea zela erabaki zen. Izan ere, edertasuna begiratzeari hasi ziren pertsona guztiak.  Zientzia alde batera utzita, arte modernistari hasiera eman zitzaion, non irudimenak garrantzi handia zuen. Giordano Bruno izan zen modernismoaren jarraitzaile sutsu bat. Hark esan zuen arteak ez zeukala araurik, ez zela ikasten, baizik eta inspiraziotik etortzen zela.

XVIII mendean, Ilustrazioarekin batera, artea erlijiotik aldendu zen. Garai hartan Jean-Baptiste Dubosesk esan zuen estetika ez zela etortzen arrazonamendutik, baizik eta sentimenduetatik. Horregatik berarentzat artea arimaraino heltzen da.

Geroago, Alemanian sortutako Erromantizismoarekin sortuko da beste ideia bat. “Artea artistaren emozioen adierazpena da”. Filosoforik garrantzitsuenetarikoa, liburu bat idatzi zuena arteari zuzenduta, Arthur Schopenhauer izen zen.

Horiek izan ziren aldaketarik garrantzitsuenak urte hauetan zehar. Gaur egun, arteari definizio bat jartzen saiatzen dira. Jarritako azkena, zera dio:

“artea giza ekintza bat da, gauzak erreproduzitzeko gai dena, formak eraikitzeko, edo esperientziaren bat adierazteko, erreprodukzio, eraikuntza edo esperientzia honen  produktua gozarazi edo hunkitzen balitzaie”.

Honen ondorioz, badirudi sailkapen bat jarri behar izan diotela arte osatzen duten modalitate guztiei. Horrela da, hain zuzen, gure gizartea. Dena kontrolatuta eduki nahi du, dena txukun-txukun.  Nola utziko zuten, ba, kontzeptuak klasifikatu barik? Gauza guztiak multzo batean egon behar dira. Bai, dena da artea, baina dena da ezberdina ere. Txakurrak bezala. Denak dira txakurrak, baina era berean, denak dira ezberdinak.

Nahiz eta bederatzi talde egin arte ederrak bereizteko (lehenengoa, arkitektura; bigarrena, dantza; hirugarrena, eskultura; laugarrena,  musika; bosgarrena,  margolaritza; seigarrena, poesia eta literatura; zazpigarrena, zinematografia;  zortzigarrena, fotografia; eta bederatzigarrena, istoriotxoak) arte batzuk klasifikatu gabe geratu dira, non sartu jakin ez dutelako.

Laburbilduz, nahiago dut nire munduan bizitzea jarraitzea, historiagileen artearen definizioetatik urrun. Zertarako sartu buruko mina ekarriko didan debate horretan?  Pozik nago pentsatzen niretzat artea nire idei ezkutuak askatzeko modu bat dela. Eta, nork daki, agian, nagusia naizenean, bakardadean idazten ditudan istorioak nire pentsamenduak askatzeko,  liburu bihurtzen dira eta idazle bihurtzen naiz. Izan ere, artea edonoren eskuetan dago.

2015-01-02 16:33 #23

bai

bai 2017-04-12 13:15 #24

bai horixe, eskerrik

Malla

Malla 2019-09-29 12:19 #25

egunon

Utzi iruzkina: