3. Idazlana

zaraobebatx2n 1456153861368 Zaraobe Batx2N | 2010-12-20 11:11
17

Kiaxo, Gabonetako oporrak amaitu baino lehen ikasgelan zuzendutako idazlanak igo behar dituzue, nork berea. Norbaitek ez badu idazlana lehenago egin, egin dezala eta, ganoraz zuzendu ondoren, igo dezala.
Beste barik, urte berri on!

itziar

itziar 2011-01-01 20:46 #1

Asteazken honetan izan dugu Hiesaren aurkako eguna. Urtean egun bat soilik munduan pertsona gehien hiltzen dituen gaixotasunaren aurka. 365 egun izan beharko lirateke Hiesaren aurka, baina beste arazo batzuen moduan, gaizki egina dagoen zerbait da kontu hau.

Teknologia aurrerapenek aldatu omen dute mundua, baina lehenengo kasuak agertu zirenetik duela 20 urte, Hiesak mundua goitik behera aldatu du, aldaketa geldiezina.  Herrialde garatuenetan drama bihurtu da eta txiroetan, aldiz, tragedia. Hiesa mugarik gabeko gaixotasuna dela erakusten digu honek, ez baitauka muga geografikorik ezta  muga biologikorik ere. Ez du adina ezagutzen, ez sexua, ez gizarte- mailak. Guztiak hartzen baititu bere baitan. Azken urteotan, Hiesaren inguruan dauden gaien artean prebentzioarena izan da garrantzitsuena, ondo eginez gero Hiesaren birusa barreiatzea saihesten baita.

Iaz 5,3 milioi kutsatu ziren Giza Immunoeskasiaren Birusaz. 6,1 milioikoa izan zen Hiesa zuten pertsonen kopurua eta horietatik 3 milioi hil ziren. Datu horiek guztiak hotzak direla diote, baina datu horien aurrean ez dago hotz geratzerik. Zerbait egiteko beharra dugu orain, gugatik, gu inguratzen gaituztenengatik.

Julene

Julene 2011-01-03 22:18 #2

Eutanasia hitzak dakarrena, gaixoaren inguruko medikuek edo eta familiakoek gaixoaren bizitzarekin amaitzea da, baina ez edozergatik, baizik eta gaixoaren minarekin eta sufrimenduarekin amaitzeko; gaixoa senda ezina den gaixotasun bat izan behar du eta, noski, medikuek gaixoaren kontsentimendua eduki behar dute, bestela ezin daiteke horrelako ezer egin.

Eutanasia medikuek edo gaixoaren familia hurbilek hartzen duten erantzukizuna da, hau da, gaixoari berehalako heriotza eragitea honen sufrimendu jasanezinak ahalik eta azkarren geldiarazteko.

Nire ustez, buruko gaixotasunik ez dituzten pertsonek haien bizitzari buruzko erabakiak hartzeko gaitasuna eduki beharko lukete.  Erlijiosoen eta tradizionalisten arabera, eutanasiaren erregulazioa pentsaezina da. Baina sozietateak printzipio hauetaz ahaztu behar da eta aurrera begiratu behar du.

Gai honi buruz dauden arazo garrantzitsuena, beharbada iritzi desberdinak daudela da, hau da, pertsona askok uste dute bizitza oso garrantzitsua dela, mirari bat bezala hartzen dute eta modu honetan amaitzea pentsaezina da beraientzat. Beste batzuek, aldiz, gizaki batek egun osoa ohean badago mugitu ezinik eta gainera min ikaragarriekin, bere bizitza modu duin batean amaitzea merezi duela pentsatzen dute.

Alde batetik, familiaren sufrimenduan pentsatu behar da, baina egia da gaixoa bizirik dagoen bitartean, koman egon arren, itxaropen pixka bat sortzen duela familian. Bestetik, ikuspuntu berekoi batengatik, norberaren biziarekin amaitzea ideia oso  beldurgarria da.

Nire ustez, gaixoren bat min gehiago jasan nahi ez badu, edo familiari sufrimendu gehiago eragin nahi ez badio, bere biziarekin amaitzeko eskubidea izan beharko luke.

Bakoitza bere bizitzaren jabe da, ondorioz, norberak bizi edo hil egin nahi duen erabakitzeko eskubidea izan beharko luke.

Leire.G

Leire.G 2011-01-05 13:21 #3

Gaur egun, edozein tokitan kutsadurari buruzko elkarrizketa entzun ahal dugu. Orain dela urte batzuk, kutsadura maila txikia zen, baina urteak pasa ahala, handituz joan da eta horrek hainbat arazo ekarri ditu; garrantzitsuena, aldaketa klimatikoa.Temperaturak asko igo dira leku batzuetan, eta horrek Ipar-poloko glaziarrak poliki-poliki urtzea eragin du. Ondorioz, ur maila igo da eta hainbat kosta jan egin ditu. Aipatu beharra dago ere, Ameriketako herrialde ez garatuetan (Haitin, Chilen) gertatutako terremotoak. Gure eskuetan dago horrela jarraitzea ala ez.
Jende asko pentsatzen du ezin dugula ezer ez egin, baina denok birziklatzen baldin badugu, gauza handiak lortuko genituzke.
Adibidez egunean zehar hainbat orrialde erabiltzen ditugu, eta gehienak sakarrontzira joaten dira. Hori egin beharrean, birziklatu ahal ditugu beste gauzak idazteko eta modu horretan hainbat baso edota oihan salbatu egingo ditugu.
Oso garrantzitsua den beste gauza bat, zera da, parkean ibiltzen garenean, gehienetan paketeak edota latak hartzen ditugu eta horiek sakarrontzira bota beharrean lurrera botatzen ditugu, nahiz eta sakarrontzia alboan izan. Eta zergaitik? Nire ustez, oraindik ez gara oso konziente gerta daitekeenari buruz eta egoera hau txantxatzat hartzen dugu.

Leire.G

Leire.G 2011-01-05 13:27 #4

Gaur egun, edozein tokitan kutsadurari buruzko elkarrizketa entzun ahal dugu. Orain dela urte batzuk, kutsadura maila txikia zen, baina urteak pasa ahala, handituz joan da eta horrek hainbat arazo ekarri ditu; garrantzitsuena, aldaketa klimatikoa.Temperaturak asko igo dira leku batzuetan, eta horrek Ipar-poloko glaziarrak poliki-poliki urtzea eragin du. Ondorioz, ur maila igo da eta hainbat kosta jan egin ditu. Aipatu beharra dago ere, Ameriketako herrialde ez garatuetan (Haitin, Chilen) gertatutako terremotoak. Gure eskuetan dago horrela jarraitzea ala ez.

Jende asko pentsatzen du ezin dugula ezer ez egin, baina denok birziklatzen baldin badugu, gauza handiak lortuko genituzke.
Adibidez egunean zehar hainbat orrialde erabiltzen ditugu, eta gehienak sakarrontzira joaten dira. Hori egin beharrean, birziklatu ahal ditugu beste gauzak idazteko eta modu horretan hainbat baso edota oihan salbatu egingo ditugu.

Oso garrantzitsua den beste gauza bat, zera da, parkean ibiltzen garenean, gehienetan paketeak edota latak hartzen ditugu eta horiek sakarrontzira bota beharrean lurrera botatzen ditugu, nahiz eta sakarrontzia alboan izan. Eta zergaitik? Nire ustez, oraindik ez gara oso konziente gerta daitekeenari buruz eta egoera hau txantxatzat hartzen dugu.

Joseba Lopez

Joseba Lopez 2011-01-05 15:30 #5

INGURUMENA BABESTEKO EGINDAKOA

Ingurumena galzorian dago, gehien bat berotegi efektuaren ondorioz, hau da, CO2 isurketa handien ondorioz gertatutako efektua, non beroa lurrera ailegatzen den, baina atmosferan errebotatu eta lurrean gelditzen da.

CO2 isurketak murrizteko, eta horrela berotegi efektua gutxtzeko, kotxeak eta motorrak gutxi erabili behar dira, eta gehiago garraio publikoa. Modu honetan kotxeek izurtzen duten CO2a txikitzen da.

Naturari zaborrarekin kalterik ez emateko birziklatzea ondo dago, baina horren aurretik ahal diren gauza gehienak berrerabili behar dira, hala nola, ur botilak. Birziklatzerakoan, gauzak banandu behar dira, alde batetik, papera: bestetik, kristala eta azkenik, palstikoak.

Naaturari laguntzeko, zuhaitzak landatu daitezke, hauek egunean zehar CO2 isurketak gutxitzen dituztelako eta O2 botatzen dutelako. Gainera arrantzaerregulatu beharko zen nazioarteko legeen bitartez, guztioi kupo berdinak jarriz, arrainen bizitza bermatzeko. Horrela, arrainak egongo dira urte askotarako.

Neurri hauek egin behar ditugu gutxienez ingurumena banbesteko, eta horrela geure bizitza eta ondorengoen bizitza ziurtatzeko.

2011-01-06 13:55 #6

Naturarekiko daukagun harremana (Ekiñe)

Jendea gero eta kontzientziatuagoa dago gure ingurumena zaintzearen beharraz. Lehen, naturaren baliabideak nahierara erabil genitzakeela ustu zen, eta horrek ez zuela ondoriorik ekarriko. Hala ere, gaur egun, badakigu hori ez dela horrela, eta natura, gauza gehienak bezala, gehiegi erabiliz gero ondatu egingo dela. Hori gertatuko balitz, ondorio lazgarriak ekarriko lizkioke guk ezagutzen dugun munduari, eta ondorengoek ordaindu beharko lukete geure hutsak.

Hori ekiditzeko, oso errotuta dauzkagun hainbat ohitura aldatzea ezinbestekoa da. Autoa behar denean soilik erabiltzea, zaborra banatu eta birziklatzea eta naturarekiko daukagun harrenama aldatzea nahitaez burutu beharreko eraldaketak dira. Alabaina, aldaketa hauek ez dituzte partikularrek soilik egin behar, herrialde, nazio eta gobernuen beharra ere baita, gaur egun dauden gizakien eta naturaren arteko tirabirak konpontzeko bideari ekitea; energia berriztagarriak sustatuz, garraio publikoak bultzatuz eta daukagun petrolioarekiko menpekotasuna murriztuz, besteak beste.

Izan ere, daukagun gauzarik preziatuena dugu lurra eta, momentuz, bizitzeko daukagun leku bakarra. Hau babestu eta maitatzea da guztion beharra, gura seme-alabek, ilobek, iloben seme-alabek eta ondorengo belaunaldi guztiek, guk gozatu dugun munduaz goza dezaten urte askoz. Hori lortzeko bidea da jarraitu beharrekoa, behin betiko naturarekin harmonian bizitzera heltzeko bidea.

Rakel

Rakel 2011-01-08 15:57 #7

NATURAREKIKO DAUKAGUN HARREMANA

Ingurumena babesteko hainbat aholku praktukan jartzea onuragarri izango litzateke.Adibidez,dutxatzeko orduan ur gutxiago erabiltzea,ura aurrezteko.Bestetik,kotxea desplazamendu luzeetarako soilik erabiltzea.Horretarako,garraio publikoa sustatu beharko zen edo hirietatik mugitzeko beste motatako garraioak erabiliz,bizikleta esaterako.Ohiko beste aholku bat birziklatzea da,hau da,ontziak,zaborrak,plastikoak eta horrelakoak beraien ontzi egokietan botatzea.Neu,behintzat,aholku hauei jarraitzen saiatzen naiz.

Baina,badago jende asko ez zaiena axola ingurumenaren garrantzia eta aholkuei uko egiten diote.Adibidez,hirietako ibaiak edo itsasoak bertan ikus dezakegu zaborrez gainezka daudela.Nire ingurukoek,gehienek ingurumenaren aldeko jarrera dute eta ahaleginak egiten dituzte egoera konpontzeko.

Nire ustez,oso garrantzitzua da ingurumena zaintzea,bestela arazo larriak izan ditzakegu etorkizunean.

miren

miren 2011-01-09 11:46 #8

INGURUMENAREN BABESA

Natura gure eguneroko bizitzan atal garrantzitsua da. Alde batetik biodibertsitatea mantentzen du, kutsadura murrizten du eta izaki bizidun guztiei bizilekua ematen die. Beraz, arrazoiak sobera dauzkagu natura babesteko, baina zer egin?

Hasteko, jendea arazoaz kezkatzea lortu beharra dago, komunikabideen laguntzaz, adibidez. Gero, bioaniztasun handiko eremuak babestu beharko lirateke, parke naturalen eta abarren bitartez.

Bestalde, garrantzi handikoa da bakoitzak bere etxean natura babesteko metodoak erabiltzea, birziklapena esaterako. Horrela aprobetxagarriak diren produktuak berrerabili daitezke, berriak egiteko beharrezkoak diren erregai fosilak aurreztuz eta kutsadura murriztuz.  Denok konprometituz gero, aurrerapauso handiak egingo genituzke. Baina birziklatzea ez da gizakiok naturarekiko egin dezakegun bakarra; esaterako, sortu berri diren kotxe elektrikoek asko murrizten dituzte karbono dioxido igorpenak. Garraio publikoa erabiltzea ere lagungarria da.

Hala ere, eta askok prozedura hauek bete arren, natura baliabideak desagertzear daude. Horren arrazoiak gehiegizko ustiapena, baso mozketa geldiezina, kutsadura eta abar dira, eta ez da erraza izango hauek etetea. Guztion konpromisoarekin eta natura errespetatuz gero, urbilago egongo gara natura babestetik.

Andrea

Andrea 2011-01-09 11:50 #9

ZER EGITEN DUZU INGURUMENA BABESTEKO?
Ingurumena babesteko ahal dudan guztietan birziklatzen dut. Baina birziklatu ahal izateko nire herrian birziklatzeko ontziak egon beharko lukete, eta daukagun bakarra, normala da. Batzuetan, kotxez joan beharrean alboko herrira bizikletaz edo oinez joaten naiz, oso gertu dagoelako. Ingurumena babesteko gauza garrantzitsuenetariko bat da guk kalean zehar edozein gauza ez botatzea lurrera, paperontzi batera baizik. Gazteok festetan kontu handiagoa eduki beharko genuke kale-zurruta egiten dugunean. Ia beti erabilitako gauza guztiak lurrean uzten ditugulako paperontzira bota beharrean.
Nire inguruko pertsonak birziklatzen saiatzen dira behintzat. Baina badago baten bat ezer ez egiten ez duena ingurumena babesteko. Badaude batzuk, nahigabe paperak lurrera botatzen dituztenak, aldiz, beste batzuek jakinda ez dutela ondo egiten lurrera botatzen dute. Ezagutzen ditudan pertsona batzuk ingurumena babesteko kutsatzen ez duten kotxeak erosten dituzte, baina horrelako pertsona gutxi daude. Horrek ez zait txarto iruditzen, baina benetan saihesteko fabrikek gutxiago kutsatu behar dute.Horo ez gertatzeko guztiok betebehar bat bezala hartu behar dugu egun guztietan birziklatu behar dela, ahalik eta gutxien kutsatu behar dugula etabar. Bestela nola egongo da natura etorkizunean orain babesten ez badugu?

Leire Martin

Leire Martin 2011-01-09 19:43 #10

S.O.S LURRA(Leire Martín)

“Lurrak gure irainak jasotzen ditu eta erantzun bezala bere loreak ematen dizkigu”, esan zuen behin Robindranath Tagore izena zuen batek. Gure Lur planetak, bizitza sortu zuenak, etengabe ari da jasaten gure espezie “eboluzionatuak” bidaltzen dizkion prduktu kutsagarriak, gure beharra eta nahia gauza guztiak aldatzeko (itsasoari lekua kentzearen nahia, basoak moztearen beharra...), hau da, gure maltzurkeria. Baina hark, esaldi horren bigarren zatiak dion moduan, irribarre batekin hartzen gaitu bere baitan, gure ama balitz bezala eta gu, bere seme-alaba maltzurrak. Konfiantza osoa balu bezala aldatuko garelakoan noizbait. Eta nik, erantzun bat eman beharko geniokeela pentsatzen dut. Azken batean, berari esker gaude gaur egun hemen. Hark aukeratu gintuen espezie eboluzionatuena izateko. Baina ziur nago bere planetan ez zegoela gure moduko zerbait sortzea, bera hil ahal zuen zerbait. Agian horregatik jarraitzen ditu loreak bidaltzen, bere borrokan ez duelako etsiko guk, gizakiok, lehen zeukan bizitza osasuntsua berriro bueltatzen diogun arte.

Lurra zaindu behar dela, ez dela kutsatu behar...Burura datorkit duela urte batzuk sinatutako Kiotoko Protokolo ospetsua: “CO2  isurketak murriztu behar dira, gehiegizko berotegi efektua geldi dadin”. Bai, dena oso polita. Baina AEBek ez zuten sinatu. Zergatik? Dirua dela eta. CO2 -a murrizteko aparatuak fabriketan jartzea oso garestia da. Orduan, zer erabaki? Dirua edukitzea ala gure Lur planeta zaintzea? Ddirua, noski! Kapitalismoaren ondoriak.

Argi dago ezin dela estatuen eskuetan planeta baten bizitza utzi. Ez dute jakingo arazoa nola konpondu. Dirua zenbatzen ariko dira beti. Horregatik, hoberena ingurumenaren aldeko taldeei kasu egitea dela uste dut. Haiek beraien lana maitasunez egiten dute, Lurra maite baitute, eta ez dutelako galdu nahi.

Beste aldetik, badaude hainbat gauza etxean egin ahal ditugunak eta ez dutela esfortzu handirik behar. Birziklatzen hastea, adibidez, hasiera on bat izango litzateke gure eguneroko bizitzan Ama Lurrak egin duen guztiagatik eskerrak emateko. Etxetik kanpo ingurumena ere zaindu ahal duzu. Klasera edo lanera kotxez joan beharrean bueltatxo bat ematen baduzu? Ona izango da bientzat, bai naturarako bai zuretzat ere. Arazoa sortzen da kanpora lan egitera joan behar duzunean. Egia esanda, ez da hainbeste larritu behar. Garraiobide publikoak daude, gutxiago kutsatzen dutenak. Batzuetan gerta daiteke hauek ez egotea zure herrian bertan. Orduan bai, har ezazu kotxea eta hurbil zaitez hurbilen dagoen herrira.

Gaiaz aldatuz, entzun berri dut auto berri batzuk egiten ari direla, kutsatzen ez dutenak, hidrogenoz ibiltzen direnak. Noiz helduko dira merkatura? Auskalo. Eta merkatuan egon ondoren, noiz edukiko dute balio baxua, pertsona arruntek erosi ahal izateko prezioarekin?

Hausnarketa baten ondorioz, konturatu naiz gu, gure Lur planeta maite dugun gehienok, jende normala garela, kapital arrunt batekin. Eta mundu honetan, kapitalismoa oso hedatuta dago, eta diru gehien duenak da botere gehien duenak. Baina dirua droga bat bezalakoa da. Zenbat eta gehiago eduki, orduan eta gehiago nahi, eta bost axola bestelako kontuak. Horregatik, haien laguntza ez badugu, boterea duten pertsonen laguntza, hilketa hau gelditzea ezinezkoa izango da. Guk gauza txikiak egingo ditugu fabrikek eta abarrek egiten duten kaltea ekiditeko, baina mundu osoaren batasuna lortzen ez bada, akabo.

“Lurrak gure irainak jasotzen ditu eta erantzun bezala bere loreak ematen dizkigu”. Bakarrik espero dut hau horrela jarraitzea eta naturak indarra edukitzea munduari edertasuna emateko berak sortzen dituen landareekin. Bestela, egun batean Lurrak depresio bat jasaten badu eta loreak emateari uzten badio, gureak egin du.

Nuria

Nuria 2011-01-09 20:08 #11

ZER EGITEN DUZU INGURUMENA BABESTEKO?

Ingurumena gizartearen eta gizakiaren bizi baldintzak arautzen eta mugatzen dituen ingurua da. Honen barruan balio naturalak, sozialak eta kulturalak sartzen dira. Ingurumenaren eguna ekainaren 5ean ospatzen da.
Ingurumena zaintzeko aholkuak beti agertzen dira telebistan, egunkarietan eta irratietan eta hainbat komunikabideetan. Nik aholkuei kasu egiten diet eta konprometitzen naiz ingurumena zaintzera. Adibidez; nire etxean birziklatzen da. Alde batetik, zabor organikoa, bestetik, kristalak, botilak eta horrelako gauzak eta azkenik plastikoak, latak, brikak eta beste hainbat gauzak. Nire inguruko pertsonak ere nik bezala egiten dute ingurumena kutsatuta ez badago eta ondo babestuta badago, gu hobeto bizi egingo gara, ingurumena kutsatuta ez dagoelako. Hala ere ingurumena babesteko ez da nahikoa birziklatzea, kalean bazaude papera lurzorua bota beharrean paperontzira bota behar duzu, etxean behar ez diren argiak itzali, ibaiak zaintzea eta bertan zaborrik ez botatzea. Industriak aldeari dagokiona produktu kimiko gutxiago erabili behar dute zeren eta atmosferara botatzen dituzten gasak oso kutsagarriak direlako.
Jendea konprometitzen bada ingurumena zaintzera edozer egin behar da hau babesteko, dena inguruaren alde. Pertsonak konprometitzen direlako baina gero ez dute ezer egiten eta ingurumena kaltetzen da.

Nekane

Nekane 2011-01-10 18:57 #12

ZER EGITEN DUZU INGURUMENA BABESTEKO?

Ingurumena babesteko nire etxean birziklatzen dugu. Kalean nagoenean paperak zakarrontzira botatzen ditut eta nire lagunak hori egitera animatzen ditut. Gainera, ur gutxi erabiltzen dugu baita argi gutxi ere, horretarako kontsumo baxuko bonbilak ditugu eta gela batetik ateratzen garenean argia itzaltzen dugu.

Berogailua 20ºC-tan jartzen dugu, eta berogailua jarrita dagoenean leihoak izten ditugu, energia asko ez xahutzeko. herritarren esku dago ingurumena babestea, baina lantegi asko daude CO2 izurtzen dutenak eta ezi ditugu itxi. Amurrion Agenda 21ti esker zakarrontzi ekologikoak jarri dituzte, hauek 3 koloretakoak dira: horia(plastikorako), beltza(organikoentzako) eta urdina( paperetarako).

Amurriok ingurumena babesten du, edo saiatzen da, eta herritarrak ingurumena babestera animatzen ditu.

AITOR

AITOR 2011-01-11 20:14 #13

HEZKUNTZA SISTEMA

Hezkuntza  sistema aldatu beharra dago. Hasteko esan behar da. Sistema  honek soilik  neurtzen dituelako  bakoitzaren kapazitatea idazterakoan eta zeregin teorikoak. Ez da bidezkoa bizitzan  baldintzatuta egotea honegatik. Denak ez gara onak  idazteko eta ideiak azaltzeko azterketa batean. Baina horregatik tontotzat hartu behar gaute?

Horregatik, aldatu behar da eta txikitatik zeregin praktiko gehiago egin behar dira. Ez soilik idazten  espresatzea baita ere  adibidez etxeko zeregin arruntak  irakastea; sukaldatzea, bonbilla bat aldatu, jostea.  Horrela, ikasteko arazoak ditugunok ez gara baztertuko.

Ondorioz  esan beharra dago orain  modulukoek  unibertsitateak baino prestakuntza  hobea ematen dizula lan munduari begira.

_______________________ 2011-01-27 19:27 #14

ZARAOBE NOS ENSEÑA A TENER ASKO AL BATXILLER CON TANTA SELECTIBIDAD!!!!! APESTA ZARAOBE APESTA!!!

2011-04-24 20:38 #15

2011-04-24 20:41 #16

Pues a mi no me parece .

Si no me parece .

ENSERIO.

NO DIGAS ESO .

No me parece bien .

No me parece bien .

2011-04-24 20:42 #17

nik berdin uste dut

Utzi iruzkina: