2. idazlana
Kaixo ikasleok, bigarren idazlana zintzilikatu behar duzue, gogoratu lehenago idazlanak birpasatu eta zuzendu behar dituzuela. Eskerrik asko!
Kaixo ikasleok, bigarren idazlana zintzilikatu behar duzue, gogoratu lehenago idazlanak birpasatu eta zuzendu behar dituzuela. Eskerrik asko!
Iruzkinak
Nuria 2010-10-18 16:24 #1

ARTEAREN BEHARRAZ

Artea errealitatea edo irudimena nola edo hala adierazteko ekintza da. Hau egiteko tresna desberdinak erabiltzen dira adibidez: materia, irudia, zeinua, gorputz adierazpena eta horiek sentitzen ditugun zirrarak adierazteko balio du.

Artea hiru mailetan banatzen da. Lehenengoa arte nagusiak, ikusmenaren eta entzumenaren bidez antzematen direnak dira. Talde honen barruan azpimail hauek daude: arkitektura, musika, eskultura, dantza eta abar. Bigarrena, bigarren mailako arteak da objektuekin harreman fisikoak eskatzen dituztenak dira. Honen barruak hauek daude adibidez: gastronomia(janariarekin erlazionaturik) eta lurringintza. Azkenik, XX.mendeko arteak eta hauek horrela sailkatzen dira: argazkigintza, bideo-artea, komikigintza eta zinema.

Arteak antzinean pertsonen edertasuna eta sentimenduak adierazteko erabiltzen zuten, baina gaur egun hobbie bat bezala edo mundu honetatik alde egiteko denbora tarte batez, gogoko duzun gauza bat egiten.

Nire ustez, munduko gizaki guztiak beti gaude artea egiten, adibidez: musikariak musika egiten dute, margolariak koadroak egiten dituzte, eta abar. Gainera, kantatzen dugunean edo dantzatzen dugunean esaten da artea egiten ari zarela.

Leire Martín 2010-10-18 16:50 #2

ARTEAREN BEHARRA (Leire Martín)

Artea gure bizitzako edozein lekutan dago. Musika entzutean, kaletik ibiltzean, gure etxean gurasoek zintzilik duten margolanen batean … eta onartzea kostatzen bazaigu ere, gure barnean. Amets egiten dugunean zerbaitekin eta praktikan jartzen dugunean inork ez gaituenean ikusten. Dutxan kantan, marrazki sekretuak, dantza pausuak …

Baina zergatik egiten dugu guzti hori? Zerbait, gure arimaren hondo-hondoan gordeta dugulako, eta ez gara besteen aurrean adierazteko gai. Eta artea hori gure barnetik ateratzeko balio du.

Esan beharra dago, artea hasi zenean, Homo sapiens-en garaian, funtzio erlijiosoa bakarrik zuela, funtzio magikoa. Haien hildakoak lurperatzerakoan errito handiak egiten zituzten. Pentsatzen baitzuten lurperatuko zuten pertsonaren arima berriz ere berpiztuko zela ondo zaintzen bazuten haren gorpua.

Jakina, urteak pasa eta ohiturak aldatu ziren. Greko-erromatarren garaian, artearen esanahia guztiz aldatua zegoen. Orain, jada, ez zegoen espiritualismoarekin lotuta, baizik eta, Aristotelesek esan zuen moduan, “artea definitu dezaket modu arrazional batean gauzak produzitzeko etengabeko gogoak dituen ideia bezala”. Hots, gauzak egin ahal ziren inteligentzia erabiliz, heziketa bat egon ondoren.

Edozelan ere, Errenazimenduan, artearen kontzeptu hau guztiz aldatu zen. Poesia artea zela erabaki zen. Izan ere, edertasuna begiratzeari hasi ziren pertsona guztiak. Zientzia alde batera utzita, arte modernistari hasiera eman zitzaion, non irudimenak garrantzi handia zuen. Giordano Bruno izan zen modernismoaren jarraitzaile sutsu bat. Hark esan zuen arteak ez zeukala araurik, ez zela ikasten, baizik eta inspiraziotik etortzen zela.

XVIII mendean, Ilustrazioarekin batera, artea erlijiotik aldendu zen. Garai hartan Jean-Baptiste Dubosesk esan zuen estetika ez zela etortzen arrazonamendutik, baizik eta sentimenduetatik. Horregatik berarentzat artea arimaraino heltzen da.

Geroago, Alemanian sortutako Erromantizismoarekin sortuko da beste ideia bat. “Artea artistaren emozioen adierazpena da”. Filosoforik garrantzitsuenetarikoa, liburu bat idatzi zuena arteari zuzenduta, Arthur Schopenhauer izen zen.

Horiek izan ziren aldaketarik garrantzitsuenak urte hauetan zehar. Gaur egun, arteari definizio bat jartzen saiatzen dira. Jarritako azkena, zera dio:

“artea giza ekintza bat da, gauzak erreproduzitzeko gai dena, formak eraikitzeko, edo esperientziaren bat adierazteko, erreprodukzio, eraikuntza edo esperientzia honen produktua gozarazi edo hunkitzen balitzaie”.

Honen ondorioz, badirudi sailkapen bat jarri behar izan diotela arte osatzen duten modalitate guztiei. Horrela da, hain zuzen, gure gizartea. Dena kontrolatuta eduki nahi du, dena txukun-txukun. Nola utziko zuten, ba, kontzeptuak klasifikatu barik? Gauza guztiak multzo batean egon behar dira. Bai, dena da artea, baina dena da ezberdina ere. Txakurrak bezala. Denak dira txakurrak, baina era berean, denak dira ezberdinak.

Nahiz eta bederatzi talde egin arte ederrak bereizteko (lehenengoa, arkitektura; bigarrena, dantza; hirugarrena, eskultura; laugarrena, musika; bosgarrena, margolaritza; seigarrena, poesia eta literatura; zazpigarrena, zinematografia; zortzigarrena, fotografia; eta bederatzigarrena, istoriotxoak) arte batzuk klasifikatu gabe geratu dira, non sartu jakin ez dutelako.

Laburbilduz, nahiago dut nire munduan bizitzea jarraitzea, historiagileen artearen definizioetatik urrun. Zertarako sartu buruko mina ekarriko didan debate horretan? Pozik nago pentsatzen niretzat artea nire idei ezkutuak askatzeko modu bat dela. Eta, nork daki, agian, nagusia naizenean, bakardadean idazten ditudan istorioak nire pentsamenduak askatzeko, liburu bihurtzen dira eta idazle bihurtzen naiz. Izan ere, artea edonoren eskuetan dago.

JOSEBA LOPEZ 2010-10-18 17:18 #3

ARTEAREN BEHARRA

Zer da artea? Artean estilo mota asko daude, adibidez, margoak, literatura, eskulturak eta abar. Famatu bihurtu du jende asko hala nola Picasso edo Leonardo da Vinci. Beharrezkoa den ala ez bakoitzaren iritzia da, baina neure ustez historian zehar oso beharrezkoa izan da.

Arteari esker, gehien bat margolanei esker gaur egun jakin dezakegu nola bizi ziren antzinako gizakiak. Haiek utzitako margoekin nola bizi ziren, zer ehizatzen zuten edota zer jaten zuten dakigu. Baita ere zer material erabiltzen zituzten margotzeko, edo zertan sinesten zuten, hots, zein zen beraien erlijioa. Historian aurre egiterakoan gauzak ez ziren hainbeste aldatu eta garaiz garai jakin dezakegu jendearen bizimodua artelanei esker, batzuetan goi klaseena (burgesak edota nobleak) eta besteetan herrikoak.

Errenazimentuan, artea baita ezagutza zientifikoak azaltzeko erabiltzen zen, horrela dauzkagu anatomiari buruzko ikerketetan egindako marrazki ikuzgarriak, edo da Vinci-k egindako asmakizunak, hala nola tankea edo hainbat makina hegalari.

Margolanekin, literaturarekin, eskulturekin, … egileak beraien ideiak, sentimenduak eta abar adierazten dituzte eta beraien lanak ongi aztertu ondoren antzematen da, horrela dauzkagu Catuloren poemak, haietan bere bizitza (horrekin garaikideak ziren greziarren bizimoduaren zati bat argitzen du) eta bere sentimendua idazten ditu.

Hau guztiaren ondorioz argi geratzen den gauza bat izan da artearen garrantzia historian zehar. Horregatik, neure ustez artea beharrezkoa da gaur egun, zeren geure arbasoekin gertatu den bezala, geure ondorengoak geure bizitzaz jakin dezaketa.

Rakel 2010-10-18 17:23 #4

ARTEATEN BEHARRAZ

Artea,errealitatea edo pentsamenduak adieratzeko ekintza da. Artea ezagutzeko mota ezberdinak daude eta gau asko jorratzen dituzte. Artea,ez da begirada bakar batekin ulertzen.Lehenengo,begiradaz azalekoa ikus dezakegu baina arreta sakonagoa ematen badiogu,egilearen sentimenduak nabarmentzen dira:zoriontasuna,bakartasuna,tristura etab.

Horregatik,gertaera hau garrantzitua da,hitzik gabe kapaz izateko adierazi nahi digutenaz ohartarazteko.Badago hendea artelan batean,ez dutela ezer ikusten,ez dutela zentzua ateratzen,beraz,haien gustokoa ez dela pentsatzen dute. Baina,beste aldetik,badago hau apreziatzen dakiten jendea,artelana begiratzean,egilearen errealitatea eta pentsakera ulertzen dutena. Gaur egungo artea,antzinakoarekin alderatuta,oso ezberdina da.Zeren eta orain kuadro nagusienak "modernoagoak" dira gehienak,ulertzeko zailagoak,nire ustez.Adibidez,guztiz gorriz margotutako kuadro bat...niri behintzat nahiago ditut antzinekoak,jendearen aurpegietan isladatzen dutelako haien sentimenduak eta gertaerak.

Hau guztiagatik,esan dezaket artea betidank egon dela eta,beraz,garrantzitzua da,nahiz ta batzuk axolagabe jokatu hauen aurrean.

ekiñe 2010-10-18 20:10 #5

ARTEAREN BEHARRA(ekiñe)

Edertasuna helburu izanda, bakoitzak bere barnean sentitzen duena adierazteko erabiltzen duguna; poza, atsekabea, zirrara, harridura edo nahasmena sortzen duena; izugarri maitatu edo gorrotatu dezakezuna... hori guztia da artea. Eta, nahiz eta batzuk ezetz esaten tematu, behar-beharrezkoa dugu.

Kobetako paretak animaliz betetzen genituenetik, hiru dimentsioetako pelikulak ikusi genituen arte, artea ez da inoiz gelditu, eta horaindik ere aurreratzen dirau. Beti dago mugimenduan, etengabeko aldaketan, lortutako guztiaz gozatzeko betarik gabe, gauza berriak sortzen.

Zinea, musika, dantza... esparru ugari dauzka arteak, pertsona bakoitzaren gustu zein nahi guztiak asetzeko lain, baina oraindik badago artea zentzugabekoa dela dioenik. Pertsona hauek ez dituzte ez artelanak ez eskulturak ulertzen eta, ondorioz, artea bera irrigarria dela diote. Alabaina, artea ez da museoetan gordeta dagoena bakarrik, ezta gutxiagorik ere. Gure bizitzako esparru guztietan ikus dezakegu. Izan ere, kaleak artelanez beteak daude, paretak janzten dituzten graffitiak, errotondak apaintzen dituzten eskulturak, eraikinak... horiek ere artea dira.

Hainbeste gustuko duzun abesti hori, ahantzi ezin duzun uda hartan atera zenuen argazki liluragarri hura, unkitu zintuen liburu zirraragarria edo zure begiek malkoak isurtzea lortu zuen pelikula ahaztezin hura. Hauek ere artea dira.

Gure sentimenduak aditzera emateko modurik originalena da dudarik gabe; baina onena hor geratzen ez dela da. Badirudi ez dela horrekin pozik geratzen, gainera gure barneko sentimendu lokartuak esnatzeko abilezia daukalako. Barruan daukagun hoberena eta okerrena pizteko gauza da, baina, aldi berean, hauek baretu ditzazke.

Hau ikusita, nola egon daiteke artea mespresatzen duenik?

Naiz eta bere osotasunean ez ulertu, egon behar da barnera heltzen zaizun zerbai; bihotza ukitzeraino barneratzen dena. Eta hala ez bada, esan beharra daukat, gauza anitz galtzen dituztela. Gauza ikaragarri eta eijer ugari.

itziar 2010-10-18 20:55 #6

Zer da artea? Hiztegian begiratuz gero gauza arrunta eta garrantzi handirik gabekoa dela ematen du: errealitatea edo irudimena nolabait adierazteko giza-ekintza. Soilik hori. Artearen kontzeptua ezin daiteke definizio bakar batean bildu, ez baitago artearen definizio bakarra. Definizio hauek infinituak dira garai, kultura eta ikuspuntu ezberdinak daudelako. Askok artea kezka baten adierazpide, sentsazio edo mugimendu behar bat bezala hartzen dute, mugimendu tresna bezala. Horregatik artea edonon aurki dezakegu, artez inguratuta gaude. Dantza, margolanak, eskulturak… Gauza guztiek uzten diote arteari lekua. Askok esango dute hitz hau eta hark dakarren kontzeptua hainbeste erabiltzeak, iragan batean zuen indarra galdu duela. Arteari dagokionean, aldiz, aurkitu nahi izatea da kontua, ez beste ezer.

Horregatik, geuri dagokigu artearen definizio bat sortzea. Zer dela esan dezakegu, orduan? Erantzun zehatza ematea ezinezkoa, guztiz subjektiboa baita artea delako kontua.

leire garcia 2010-10-18 20:56 #7

Zer da artea? Artea errealitatea edo irudimena nolabait adierazteko giza-ekintza da. Horretarako tresna ezberdinak erabili ohi dira, besteak beste, materia, irudia, soinua, gorputzaren adierazpena eta abar.
Arte nagusiak ikusmena eta entzumenaren bitartez hautematen dira. Gaur egun, sei arte mota bereiz ditzakegu: arkitektura, dantza, literatura edo antzerkia, eskultura, margolaritza eta musika.
Azken urteetan, arteak garrantzia handia hartu du. Garai batean artea beste pertsona bati margotzea zen,hau da, erretratua egitea. Orain, berriz, pertsonak arteaz baliatzen dira beren sentimenduak edota emozioak adierazteko, hitzez ezin dutelako adierazi, ez dira gai.
Gehienetan artea entzuten dugunean, burura museo aspergarri bat etortzen zaigu, baina ez da horrelakoa izan behar da. Ni behin baino gehiagotan Guggenheim museoan egon naiz, bai eskolarekin, bai gurasoekin..
Sartu baino lehen aspergarria izango zela pentsatzen nuen, baino barruan egonda hainbat gauza interesgarri ikusi eta ikasi nituen. Aipatu beharra dago, bere forma itsasontzi modukoa dela, oso ikusgarria.
Lehen aipatu dudanez, dantza ere artea da, ez dago zalantzarik. Herriz herri joaten bagara hainbat kultura desberdinak ezagutuko ditugu eta hauek dantza mota desberdinak dituzte, ikusgarriak direnak; adibidez, Afrikako tribuen dantzak edo Errusiako dantzak.
Bukatzeko esan behar dut arteaz inguratuta gaudela, gauzarik txikiena nahiz handiena artea da.

Amanda 2010-10-18 21:13 #8
ARTEAREN BEHARRAZ (Amanda)

Nire ustez, artea barruko sentimenduak askatzea da, modu desberdinetan adierazita, jendeak interpretatzeko. Arteak, esanahi ezberdinak ditu ikuspuntu desberdinen arabera.Honen bidez emozioak sorrarazten dira. Adibidez, pintura eder bat ikusten dugunean, txundituta geratzen gara.
Artea kulturaren expresio bat denez, ezinbestekoa da, hots, beharrezkoa da artea gure bizitzan. Burutzen duenak asaskatuko da sentimenduak kanporatuz eta ikusleak gozatu egingo du. Azken honek, islatutako sentimenduen arabera, batzutan poztuko da eta beste batzutan, aldiz, triste jarriko da.
Artista famatu asko daude, obra garrantzitsuak egin dituztenak eta haien pentsamenduak horrela adierazten dituztenak. Denetarik aurki ditzakegu: Leonardo Da Vinci-ren Gioconda, Picassok agindako Gernikako obra (honetan Gerra Zibilan Gernikan gertatutako bonbardaketaren tragedia espresatzen du), etab.Artista famatuak nahiz anonimoak, betirako utziko dituzte obra oso onak.
Artista hauek mirestuko ditugu eta oroimenean izango ditugu mundu
artistikoaren historian.
Nire ustez, egunerokotasuna alde batera uzteko, beharrezkoa da artea izatea.Honekin estresari, depresioari, eta horrelako sentimenduei aurre egingo diegu.

Andrea Menoyo 2010-10-18 21:16 #9

ARTEAREN BEHARRAZ(Andrea)

Arteak gure pentsamenduak adierazteko balio du. Adibidez,
badago jendea “grafitiak” egiten dituztenak. Niretzako ez dago gaizki jendeak,
batez ere, gazteek “grafitiak” egitea baina ez edozein lekutan. Ezin da onartu
etxebizitza pribatu bateko horma batean “grafiti” bat egitea, “grafitiak” egin
nahi badituzte beste lekuetan egin behar dira baina ez etxabizitxa pribatu
bateko horma batean. Nik uste dut horretarako leku guztietan “grafitiak”
egiteko leku apropoz batzuk egon behar direla gero leku horietako biztanleak ez
haserretzeko.

Mota askotako “grafitiak” daude: politikarekin
erlazionatuta daudenak eta politikarekin ez daudenak erlazionatuta.

Niretzako politikarekin erlazionatuta daudenak pizkat
konfliktiboak iruditzen zaizkit. Adibidez, zure familiako norbait polizia bada
eta kaletik doanean poliziaren kontrako “grafiti” bat ikusten duenean pertsona
hori ez zaio ondo irudituko.

Berriz, politikarekin erlazionatuta ez daudenak ez
zaizkit konfliktiboak iruditzen, batzuetan, batzuk asko gustatzen zaizkit.
“Grafiti” onak egiteko aurretik asko ikasi behar da, horretarako badago jendea
ikastaro batzuetara joaten dena. “Grafiti” normal bat egiteko ez da beharrezkoa
ikastaro bat egitea, gutxi gora behera, denok izango ginatekeelako kapazak
zerbait egiteko. Inguru hauetatik ez ditut “grafiti” on asko ikusten, baizik
eta normalak. Baina beste leku batzuetatik oso politak eta oso ondo landuta
ikusi ditut. Nik aukera izango banu “grafitiak” egiten ikasi nahiko nuke.

Aitor pinedo 2010-10-18 21:16 #10

AITOR

ARTEAREN BEHARRA

Hasteko esan behar dut artea, nire ustez, barruan daukaguna ateratzen laguntzen digun ekintza da, hau da artistak ez du artea sortzen; baizik eta barruan dutena kanporatzen dute era abstraktu batean. Horregatik ez daude artelan berdinak denak ezberdinak dira. Ez dago zalantzarik artea sinadura bat bezalakoa dela, bakoitzak egilearen ezaugarriak ditu.

Hainbat motatako artea dago eta guztiak desberdinak. Aurki ditzakegu kaleko artea adibidez graffitiak. Baina baita ere aurki ditzakegu jende profesionala sortutako artelanak esate baterako eskulturak kalean aurki ditzakegunak. Horrekin batera topa dezakegu eraikuntza batzuk non bertan izugarrizko artelanak daude. Baina soilik artea denok pentsatzen duguna da , koadroak edo eskulturak?

Ez dago zalantzarik artea ez dela bakarrik hori. Artea leku guztietan dago. Eraikuntza bat artea da , automobila artea da, txirrindula bat baita. Dena da artea, artez inguratuta gaude,nahita ez konturatu. Orduan galdetzen digutenean artea zer den esan beharko genuke artea guztia dela.

Honela esan beharra dut arteak gure bizitzan onuragarria dela, barruan duguna ateratzen laguntzen duelako.

Julene 2010-10-18 21:57 #11

Artearen beharraz

Artea errealitatea edo irudimena nolabait adierazteko giza-ekintza da.

Artea, gure sentimenduak adierazi, ezagutarazi, ahal izateko dauzkagun teknikek sortzen dute. Edozein teknikak balio digu espresatu ahal izateko. Norberaren erakarpenak bultzatuta, espresio teknika bat edo beste aukeratuz, arte estilo ezberdinak sortzea posible da.

Arteak azken finean, gizarteen behar bati erantzuten die, hasieran behar erlijiosoa zena, sakratua, baina beti gizakiaren izaera "gainditzeko" desioari lotuta,hau da, izaera traszendentea duen esperientzia edo ezagutzara heltzea.

Artea egiteko modu asko ditugu: pintura, fotografia, musika, literatura, eskulturak, filmen bidezko artea, dantzen bidezkoa...

Nire ustez, ez dago artearen definizio bakarra. Definizio asko eta amaiezinak aurkitu ahal ditugu autore eta garai ezberdinetan zehar. Urruneko kultura eta garaietako objetu ezberdinei egokitzen zaien nozio abstraktua dela artea esan dezakegu.

Arteari egiten zaion hurbilketa, errealitatearen hausnarketa gisa ulertu behar da.

Beste aldetik, artista berriek ez dute ezagunak egiteko medio asko eskura, oso zaila da, zure lan pertsonalak mundura zabaltzea, jendearen edo kritikoan begietara heltzea. Nire uste apalean, gaur egungo gizartean ezagunak diren artistetatik aparte, beste hainbat artista ezezagun eta beraien arloan onak direnak, alferrik galtzen direla uste dut beraien obrekin batera, bizitzaren iluntasunean.

Aipatutako artista alferrik galdu eta ezezagun hauek, ezin dira artea partekatzeaz bizi eta aukera bat denok merezi dugula uste dut. Horren aurrean, arte lehiaketak, ugariagoak izan beharko liratekeela uste dut artista berriek munduari aurkeztu ahal izateko.

endika 2010-10-18 22:10 #12

Endika

ARTEAREN BEHARRA

Artearen kontzeptua urteak pasatu ahala aldatzen doa. Aspaldian eskulturei eta margolanei ematen zitzaien artearen izena. Jende gutxik zuen artea egiteko ahalmena eta denbora. Margolari onak eta txarrak zeuden, material onak erosi ahal zituztenak eta baliabide eskasekin konformatu behar zirenak.

Gaur egun ordea edozein gauzari esaten zaio “arte”. Margolan, eskultura eta horiek aparte burdinez egindako egiturei… gainera etxe batzuk arteari begiratuz eraikitzen dira. Edozeinek egin ditzake margolanak eta eskulturak, baliabide berdinak dauzkagulako.

Artea denbora-pasa bat dela pentsatzen dut, jende gutxi bizi baita artearengandik. Beste pertsona batzuk badakite ez dutela kalitate handia bere obratan eta, hortaz, soilik haien etxeetan egiten dituzte artelanak. Artea ekonomikoki dirua ematen duen denbora-pasa da, materialak nahiko garestiak baitira. Arteak jendetza asko mugitzen du, asteburu batean museo batera edo esposizio batera joanez gero argi ikusten da zenbateko ikusmina sortzen duen.

Nire esku egongo balitz artearen eremua murriztuko nuke, zentzurik gabeko margoz betetako orri batzuk besterik ez direlako. Margolan bat begiratzean edonork egin dezakeela pentsatzen dugu kolore nahasiak ikusten dugulako.

Hala ere, artea egon behar dela pentsatzen dut baina ez zaio hainbesteko garrantzia eman behar.

Nekane 2010-10-19 16:14 #13
ARTEAREN BEHARRA
Artea errealitatea edo irudimena adierazteko giza ekintza da.
Mota askotako artea dago: musika, artelanak, zinema, antzerkiak, argazkigintza … Artea aro batetik bestera aldatu egiten da. Normalean, gero eta urte gehiago izan artelanak garrantzi gehiago ematen zaio. Edonork egin ditzake.
Artelan bakoitzak bere egilearen mundua ikusteko forma erakusten du. Ez dira bakarrik errealitatearen kopiak, sentimenduen irteera ere badira. Lehengo artea perfektutasuna islatu behar zuen. Duela milaka urte, artelanak historia islatzen zuten, horrela dakigun nolakoa zen iraganeko bizitza. Gero, artea egileen sentimenduak islatzen zituen, garaiko bizimoduagatik. Oraingo artea gauza txikietan so egiten dute.
Nire iritziz, arteari esker gauza asko hauteman ditugu, lehen debekatuta zegoen, baina nire ustez libre izateko edo sentitzeko modu bat da eta hori ezin digute inori kendu. Artea oso garrantzitsua da bizitzan eta ezin gara hau gabe bizi, edo behintzat gustura bizi.
Nahia 2010-10-19 17:01 #14
ARTEAREN BEHARRAZ
Edertasunaren bilaketa. Hori izan daiteke artearen oinarria, zerbait adierazteko bilatzen baitugu beti edertasuna, besteen lilura sortaraztea. Beraz, gure irudimenaz baliatzen garenean gure sentimenduak modu estetiko batean adierazteko, artistak gara.
Gizakia sortu zenetik, gure historian zehar eta etorkizunean baita ere, beti izan eta izango dugu artearen beharra. Kobazuloetan oraindik aurki dezakegu honen froga, Homo Sapiens espeziearen lehen artelanak ikustean. Gizakia orduan bere instintotik aldendu zen, bizitzeko baliabideak bazituelako; eta bere buruari galderak egiten hasi zen, hau da, jakinmina garatu zuen. Hori da animalietatik bereizten gaituena, eta pentsamendu horiek jakinarazteko aurkitu dugun bidea artea da.
Baina, zergatik dugu ba artearen behar hori? Gure historian zehar inoiz galdu ez dugun gauza gutxienetarikoa izan da; zein da arrazoia?
Nire ustez askotan bizitzatik deskonektatzeko modua da. Errealitatea gogoko ez izateak bultzatzen gaituelako gure gustuko beste errealitate bat eratzera, hots, erralitateak jartzen dizkigun mugak gure kreazioetan suntsitzen ditugu. Izan ere, gure artelanetan libreak gara.
Beste arrazoi bat komunikazioa izan daiteke. Batzuetan pentsamendu batzuk zabaltzeko modurik egokiena da, mezu bat orokorrean hedatzeko, munduan gurekin identifikatuta dauden pertsona guztiak aurkitzeko. Adibide batekin azkar uler dezakegu hau: John Lennon musikagile idealistak “Imagine” abesti pazifista sortu zuenean, edertasunaren bidez bere nahia zabaltzea lortu zuen, eta horrekin mundu osoko pertsonak pentsatzera behartu zituen. John Lennonek bezala artista askok lortu dute artearen bidez mezu bat zabaltzea. Horregatik esan dezakegu, artista izateko, garrantzitsua dela esateko zerbait izatea.
Bukatzeko, gaur egunen kokatuko gara. Gure lehenengo artelanetatik milaka urte igaro direla eta ezer gutxi eboluzionatu dugula, definizioak eta sailkapenak egin ditugu, eta artea ere zer den esatea lortu dugu. Zazpi kontzeptuetan bereizi dugu, gizakiok gure petsamenduak adierazteko eta zabaltzeko erabiltzen ditugun bide nagusiak direlako:
Pintura, eskultura, arkitektura, literatura, musika, dantza eta zinea.
miren 2010-10-25 21:39 #15
ARTEAREN BEHARRA:

Hasteko, ez dago artearen definizio bakarra, eta hau garai edota autorearen arabera aldatzen da. Gutxi gora behera honela definituko genuke: kultura edo garai bateko objektu ezberdinei dagokien mundu abstraktua.

Arte mota ugari daude: eskultura, margolanak, musika, arkitektura…eta adimena daukan edonork burutu dezake.

Artearen bidez, egileek bere sentimenduak azalaratzen dituzte, mundua heurek ikusten duten moduan islatuz. Arteak amodioa, gorrotoa, alaitasuna, tristura… transmititzen laguntzen digu azken finenan. Baita, historian zehar gertatutakoa erakusten digute, egile ezberdinen obren bitartez.

Ikusleen ikuspegitik, arteak aurpegi ugari dauzka. Norberaren izaeraren eta mundua ikusteko moduaren arabera, bakoitzak artelana bere erara ulertuko du, artelan eta egile batzuekin gehiago identifikatuz.

Horregatik, artea ezinbestekoa da, eguneroko bizimodutik deskonektatzen laguntzen digulako. Esaterako, musikak lasaitu egiten gaitu estresatuta gaudenean; artelanek gauzak beste modu batera ikusten laguntzen digute…

Artea askatasuna da gure irudimenean, eta irudimen hori askatuz hau sortuko da.

ENEKO 2010-11-14 16:52 #16

ARTEAREN BEHARRA GIZARTEAN

Artea gure barneko sentimenduak espresatzeko erabiltzen tresna bat dela esan dezakegu.

Artearen barruan hainbat mota ezberdin bereiz ditzakegu adibidez, margolanak, eskulturak, graffitiak…

artearen mundua badago margolari ospetsu asko, haien artean picasso “gernika” lanarekin. Baina gero ba daude beste artelan batzuk ospea daukatela bakarrik egilearen izenagatik eta ez lanaren kalitateagatik. Niretzat gertaera hauek artetik paso egitera behartzen nau. Zeren margolari ospetsu batek lienzo batean bi marra eta borobil bat egiten du eta margolana miloiak balio egiten du. Eta gero kuadro bat ondo eginda ez dauka ia ia balorerik. Graffitiak, beheko klasea gertaerak edo sentimenduak adierazteko trena, gizarte honetan oso jarraitua egoten da.

Eskulturekin kasu berdin berdina gertatzen da. Badaude eskultura oso politak edo eraikuntz izugarriak, baina gero badaude beste batzuk direla burdin sinple eta herdoil batzuk.

Gero ere gobernariek animalien hilketari kultura deitzen dute, esate baterako, zezen korridak eta zezena horretarako jaio dela esanez uste dute dena konponduta egongo dela eta isildu behar garela.

EOS

Utzi iruzkina: