Telebistako programazioa (iratxe)
Telebista beste bide batzuk bezala gauzetaz informazioa eskuratzeko balio den tresna da. Telebista azken aspaldi hauetan erabateko indarra hartu duen komunikabidea da. Jende guztiak ez du telebista ondo erabiltzen. Gaur egungo pertsona gehienek ordu asko ematen dituzte telebistaren aurrean eta hori ez da ona osasunerako.
Gaur egungo saio mota asko daude baina arrakasta gehien daukaten sail motak txarrak izaten dira esaterako "Gran hermano". Umeentzako ere geroz eta gehiago dira sail txarrak "Patito feo" esaterako. Programa guzti hoiek ez dira onak. Ez dute ezer irakasten pertsonengan, bakarrik gauza txarrak eta lortzen duten gauza bakarra ikusleak ordu asko telebistaren aurrean egon dadin.
Nire ustez, albisteaz aparte, zerbait irakatsiko luketen programak sortaraztea komenigarria izango litzateke. Arestian esan bezala sail txarrak jendea tontu baino ez dute egiten. Baina sail hoiek kenduko balituzte bizilagun gehienak ez luke telebista ikusiko.
Iruzkinak
igone 2010-12-11 23:24 #1
munduko arrazoi guztia daukazu, baiña nire ustez, larriena ez da hori, larriena, gehienetan telebistak saltzen diguna modelotzat artzen dugula da edo jakin gabe, beste giza taldeen afizioak edo gustuak, telebistak esaten edo ikustarazten digunaren arabera salatzen ditugula(azkeneko ahu ulergarria egiteko adibide bat jarriko dizut, niri animea eta bampiroak gustatzen zaizkit, animeari buruz,gehienetan jendeak oso infantila edo oso biolentoa edo ez duela lojikarik dio, baiña jende gutxik daki telebistan botatzen dituzten animeak, benetako animearen oso zati txiki bat direla(bai, harrigarria izan harren, animea ez da ahurrentzako bakarrik, anime gehiena, gazte edo elduentzat dago egiña) eta gehienetan, telebistan, trukatuta edo lojikarik ez daukatela ikustarazteko, kapituluak nahasi egiten dituztela, eta bampiroei buruz, nola horain Crepusculo(crepuscaca esaten diot nik) eta horrelako
´´bampiroak`` modaz jarri direnez, gehiena komunikabideei esker, jendeak,hori ere gustatzen zaizula pentsatzen du, eta horrelako bampiroak, gustatzen ez zaizkizula esatean, eha zergatik ez zaizkizun galdeka asten zaizu, ¡beste bampiro motak egongo ez balira bezala!)
igone 2010-12-11 23:30 #2
barkatu, lehen, anime gehienak trukatuta daudela esan nahi nuen
Utzi iruzkina: