Hizkuntza gutxituak (Joao)

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-05-19 18:17

Munduan hizkuntza kopuru ugaria dago baina asko galtzeko zorian daude zoritzarrez. Hizkuntzak herriaren esentzia, kultura, nortasuna dira, eta horregatik ezin dugu utzi hizkuntzak errez galtzea, haiekin batera munduaren kultura osatzen duen zatitxo bat akabatzen baita bertan behera geratzen den hizkuntza bakoitzarekin. Galtzeko zorian dauden hizkuntzak mantentzeko nire ustez gobernuak zeozer egin beharko zuen ala nola hizkuntza eskolak, hizkuntza gutxituen aldeko publizitatea sortu edota hizkuntza konkretu hori sustatzen duen edozein proiektua sustatzea. Euskerak ez dauka hiztun ugari baina zorionez esan ahal dezakegu galtzeko zorian ez dagoela, hala ere, kontuz ibili behar gara egia baita gero eta gutxiago erabiltzen dela eta ezin dugu permititu gure kulturaren adierazgarri den hizkuntza milenarioa galtzen uztea.


Utzi iruzkina: