heriotza zigorrak joseba
Urte guztietan zehar indarkeriak, bidegabekeriak edota delitugintza egon dira gure planeta hontan. Gizartearen ezbeharrak autosuntsipenera bultzatzen gaitu eta gaur egun gertatzen ari diren hainbat egoera lazgarri itxuratu egin dute: hirugarren munduaren egoera, krisi mundiala, aldaketa klimatikoa... baina nik gaur hausnartu nahi dudana heriotz zigorraren gaur egungo egoera da. Herrialde askotan heriotz zigorra dago indarrean oraindik, batez ere herrialde musulmanetan. Baina ere indarrean dihardu zigor gogor hau Estatu Batuetako estatu gutxi batzuetan; oraindik jende askok estatuaren eskuz eraila izaten da. Iritzi ezberdinak daude herriaren artean (beti egon eta egongo diren bezala), batzuk heriotza zigorra justifikatzen dute eta haietako askok bitartean "nik hiltzaileak gorroto ditut eta horregatik hil egin behar dira" esaldi txotxoloak erabiltzen dituzte. Beste askok zigor bidegabeko honen aurka daude, giza eskubideen kontrakoa baita. Niri ez zait oso apropos iruditzen gaur egun holako zigorrak existitzen jarraitzeak, batez ere, beren burua garatu eta progresistatzat duten herrialdeetan. Ez dut mundu hau ulertzen, bueno, ez da egia, ulertzen ez dudana gizakien jokabidea da, jende asko baitago heriotza zigorra eta torturaren alde. Zer dugu txarto garunean beste izaki baten sufrimenduak dibertitzeko edo ondo sentiarazteko?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: