Gorputz apaingarriak Carolina Noriega

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-02-16 17:07

Belarritakoak, tatuajeak, piercingak,...gaur egungo gazteek modu horretaz apaintzen dute bere gorputza. Orain dela urte batzuk, tatuajeak jarri ziren modan, batez ere neskeen artean, nahiz eta mutilak ere horrelakoak eduki. Geroago piercing-ak jarri ziren modan gorputzeko edozein ataletan jarriz. Oso eder geratzen dira, baina gorputza askotan arazoak sor ditzateke. Infekzioak dira esandakoaren adibide, batez ere piercing-ak, tatuajeak ordea, denbora baten ondorioz azpertu daiteke eta beraz, ebakuntza larrietara jotzen da. Gainera ebakuntza egin ondoren, marka itxusiak geratuko dira gorputzean. Tatuajeen inguruan topiko esagun bat dago, hauek bakarrik presoak edo kartzelan egondakoak eramaten dituztela, baina topikoa bakarrik gaur egun edozeinek eraman dezake apaingarri hori. Tatuajei dagokionez milaka eratan egin daitezke...milaka marrazki, milaka forma...gorputzeko edozein ataletan.  Pertsonalki, gorputzean edozein apaingarri jarri behar baldin bada asko pentsatu behar da, bestela gero atzera bota gaitzeke, gure denbora eta dirua galduz. 18 urte bete orduko eta diru apur bat edukitzean nik bai, tatuaje on bat egingo dut.


Utzi iruzkina: