Gezurra (Joao)

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-05-19 17:37

Rousseauk bere gezurraren teorian esaten duenez, gezurra ez da egiazkotzak jotzen ez duguna, baizik eta egiazkotzat ez jorik, gure mesederako dena; eta baieztapen honekin guztiz ados nago, gezurraren helburua bati baita norbaitengandik etekina ateratzea. Gezurra gure gizartean ezinbestekoa da, jende askok agunero gezurra mordobat bota behar ditu eguna osorik bukatu nehibadu. Egoera askok egia estaltzera edo aldatzera edota beste egia bat asmatzera behartzen gaitu, begi bistan dugu politikoen ereduak. Hauek euren burua ondo amai dadin edozein gauza egiteko gai dira eta nola ez, horretarako herri oso bat gezurretan murgildu behar badute dudarik gabe egiten dute. Gezurrak detektatzea zeregin erreza edo zaila izan daiteke, normalean gezurtiak bereak egiten dituztenean oso urduri jartzen dira. Hori antzematea ezagun batean erraza izan daiteke baino ezezaguna bada... jai dugu, hala ere begiradak, gorputz hizkuntzak asko lagun dezake egiaren bilaketan...


Utzi iruzkina: