EMAKUMEA GIZARTEAN Oiartza
Emakumearen rolek historian zehar ez dute, funtsean, aldaketa askorik jasan. Beharbada, emakumearen sufragioa, hau da, sufragio guztiz unibertsala egon arte haien egoera benetan txiroa zen. Betidanik emakumearen rola etxean geratzearena izan da eta haien eskubideak ere gizonezkoenak baino askoz ere gutxiagoak ziren. Izan ere, lehen aipatutako sufragio unibertsala herrialde askotan legedi bihurtu arte emakumeen hitza ez zegoen oraindik aintzat hartzen. Euskal Herrian, Francoren garaian emakumeen rola hain zuzen ere erdi arokoarenaren parekoa zen.
Gaur egun ere, herrialde atzeratuek emakumenezkoen izaera zapaltzen dute haien eskubideak urteetan zehar berdin mantenduz. Hor naguzitzen da desberdintasuna herrialde atzeratuen eta garatuen artean, herrialde aurreratuak ez baitituzte haien biztanleriaren %50a isiltzen.
Oraindik ere emakumeen papera askotan esklabutzari lotuta egon arren, aurreratzeko nahia egoera gero eta aberatsagoa izatea ahalbidetzen du. Horrela haien erronkei jarraituz, lan munduan zein eguneroko bizimoduan eta baita ere bizitzen diren gizarte ohiturak gizonezkoengana parekatzea bilatzen dute.
Nire ustez, zaila da berdintasun osoa lortzea mundu osoan, hala ere, herri atzeratuek herri garatuak orain dauden egoerara heltzean herri garatuak behar bada egoera parekatzera helduko dira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: