Artearen beharra Carolina

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-10-07 17:30
1

Eguneroko bizitzantopatzen ditugu artelanak, edozein tokitan adibidez, museoetan, musikan... Artea momentuko gaiekin lotuta dago normalean, batzuk kontra edo beste batzuk alde. Gaur egun adibidez, gehien entzuten den gaia, krisia da. Esan bezala artea eguneroko bizitzan dago, hortaz, etxeetan, aulkietan...topatzen ditugu. Bakoitza ezberdina da, bai forman, materialean eta erosotasunean, noski.

Egungo artea aintzinekoarekin alderatuta ezberdina da oso, baina, jakina, arte estiloa ez da berbera. Gizaki gehinok artea lotzen dugu ondo egindakoarekin eta egitea asko kostatu den gauzarekin. Beste batzuek, adituek gehien bat, bereizten dituzte artea diren gauzak eta ez direnak. Leku askotan artea berdina da, berdin da Euskal Herrian aurkitzea edo Alemanian aurkitzea.

Artea gustatu eta irakasle batek esan zigun bezala artea sentitu behar da, edo gutxienez ikasi entitzen eta  maitatzen. Bukatzeko, aurten izan da lehe urtea non kontaktua hartu dudan harekin eta momentuz, ikasi duguna gustuko izan dut. 

2010-10-07 17:54 #1


Utzi iruzkina: