ARTEAREN BEHARRA Oiartza
Artea, garai ezberdineko egoera zein pentsamendu berriak azaltzeko bide librea da. Arte mugimenduak garai ezberdinei dagozkie, adibidez, Neoklasizismoa Frantziar Iraultzan sortutakoa, batez ere Frantzian eta Alemanian garatu zen. Iraultza burgesaren nolakotasunak eta batez ere indarra azaleratuz.
Artearen kontzeptua guztiz aldatu da. Lehen, aro klasikoan, edertasuna eta perfekzioa zuten helburu. Eta orain? Gaur egun, arteak ihes egiten du rol hoietatik eta adierazpide-modernoak eta iraultzaileak bilatzen ditu. Artistek, ez dute haien artelanak saldu eta bertan utzi, baizik eta haien artelanekin zerbait esatea, eguneroko gauzekin bada ere: mahaiak, aulkiak...
Arteak hainbat adarretan banandu daitezke: musika, margolanak, eskultura, arkitektura, dantza... Denak baliogarriak dira, artista bakoitzak adar batean baliogarriak dira, artista bakoitzak adar batean igo eta bere nortasuna adierazten baitu; Beethovenengandik Txillidarenganaino.
Nire ustez artea adierazpide onena da gure barne sentimenduak eta emozioak garatzen ditugulako. Dantzak adibidez, musika eta gorputzaren bitartez barruko sentimenduei zabalkuntza eman diezaieke.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: