EAE-ANVek ZALDIBIKO HERRIARI
BATZAR NAGUSIETAKO EMAITZAK
EAE-ANV 470 ARALAR 216
EAJ-PNV 107
EA 46
PSE-EE 42
PP 16
ZALDIBIKO UDALERAKO EMAITZAK
EAE-ANV 435 ARALAR 435
PSE-EE 13
PP 8
Maiatzaren 27an ilegalizazio eta oztopo guztien gainetik herriak ondorengoa erabaki du:
- Zaldibian bertako gizon emakumeok osatu behar dugu Udala.
- Zaldibiko Udalaren osaketak orekatua izan behar du.
- Herritarrek emaniko bozken arabera zaldibiko EAE-ANVren zerrendak legala izan behar du.
ZALDIBIKO ARALAR: “Herri kontsultan irabazten badugu, aurreko legegintzaldian bezala funtzionatuko dugu”
- EAE-ANVri bozka eman dion herritarren erdia udalean ordezkari ofizialik gabe geratuko da.
ZALDIBIKO ARALAR: “Herri kontsultan galtzen badugu, kargurik ez dugu hartuko eta diputazioaren esku utziko dugu Udala”.
- ARALARri bozka eman dion herritarren erdia udalean ordezkari ofizialik gabe geratuko da.
- EAE-ANVri bozka eman dion herritarren beste erdia ere, udalean ordezkari ofizialik gabe geratuko da.
BERAZ, zaldibitarrok hauteskundeetan erabaki genuena ez da errespetatuko, herriari bizkar emanaz. IKARAGARRIA.
ATEAK IREKI UDAL DEMOKRATIKOARI
Guretzat Zaldibian eman den enpatea ez da arazoa. Zaldibiko herritarrek harturiko erabakiaren baitan, Udal demokratikoa eratzeko borondate eza da arazoa.
Espainiar LOREG legeko 182.2 artikuluaren bidez, ondorengo herri guzti hauetan zerrendaz kanpoko jendeak hartu ditu udal zinegotzi karguak: Azkoitia, Ordizia, Legorreta, Zumarraga, ... eta laster PP-k ere bide hau erabiliko du Lizartzan eta Elduainen
EAE-ANVren KONPROMISOAK
· Hauteskundeen emaitzek elkar ulertzera eta adostasunera heltzea exijitzen digute. Gure indar guztiak horretara bideratuko ditugu.
· Ezker Abertzalearen izenean, EAE-ANV udal taldeak, herri osoaren alde lanean jarraituko du.