350 arrazoi
Lokala auzoarentzat
kanpaina emaitzak ematen hasia da. Sinadura bilketak, berea eman du. Abendutik
Urtarril amaierara 350 sinadura bildu dira, 350 arrazoi gehiago lokal bat
eskatzeko. Baina aurrera jarraitu beharra dago, lokala erdietsi arte.
Auzoan
eta auzotar guztientzat izatea nahi den lokalaren aldeko sinadura bilketa
kanpaina, arrakastatsua izan da. Xj
auzolaneanetik, balorazio positiboa egin dugu ekimen honen inguruan,
zailtasun eta oztopoen gainetik, 350 sinadura biltzea lortu baita. Merkatariek
eta Tabernariek emandako atxikimendua ere azpimarratu nahi dugu, auzoko edozein
txokotan ikus daiteke lokala auzoarentzat
txarteltxoa hauei esker.
Auzoak
duen behar bat dela esaten genuen, hau baieztatuta gelditu da auzotarrek eman
duten babesarekin eta gai honen inguruan erakutsitako interesarekin. Ez da
aitzakia makala izan berriro indarrak hartu eta proiektu honen aldeko lanari
bultzada emateko.
Hurrengo
urratsa, sinadura hauek Udalean aurkeztea izango da eta hortik aurrera, Udalari
dagokio behar honi erantzutea.
Dena
den, ekimen berriak antolatzen jarraituko dugu, dinamika honi jarraitasuna
emanez. Sanjuandegirako azpiegitura honek duen garrantziaz jabeturik, bidea
egiten jarraitu beharra dago.
Auzolanaren bidez, lortuko dugu!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: