The Guerrilla season book blog

xgrenbloga 1456153777854 XGren bloga | 2006-11-05 14:43
1

Aupa denoi!

Gaurkoan, literatura eta web 2.0 kontzeptuak nahastu dituzteneko proiektu baten berri eman dizuet.

Missouriko institutu bateko irakasle bati otu zitzaion burutapen bitxi hau. Bera, Path Hughes idazlearen "The Guerrilla season" liburuarekin maitemindu zen eta berau ikasleekin eta ikasleak ez direnekin konpartitu nahi zuenez, blog bat sortu zuen hori gauzatu ahal izateko.

Gauzak horrela, igandero, aste horretan irakurri beharreko orri kopurua ematen dute, eta irakurgaiari lotutako hainbat gai jartzen dituzte eztabaidatzeko eta jendeak iritzia eman dezan.

Gero ikasleek liburuarekin lotutako azken proiektua egin beharko dute, non hainbat lan dituzten aukeratzeke. Besteak beste:

  • Poema bat idaztea liburuak landutako gaiaren inguruan.
  • Bukaera alternatibo bat idaztea eleberriari.
  • Poster bat diseinatzea liburua zinemaratzen dutenerako.
  • Elkarrizketa bat egitea liburuko pertsonaia bati.
  • Marraztea komiki bat 9 panelekoa eta hor irudikatzea liburuaren eszena bat.
  • Diseinatzea beste azal bat liburuari.
  • Informazio gehiago nahi badezute proiektu honen inguruan, egin click hemen

    Beste bat arte!

    Joxe Aranzabal

    Joxe Aranzabal 2006-11-11 16:43 #1

    Zuk zer liburu proposatuko zenuke horrelako irakurketa partekatu bat egiteko?<br />


    Utzi iruzkina: