Iban Arantzabalen hitzaldiye

xgrenbloga 1456153777854 XGren bloga | 2006-11-11 23:21
2

Epa denoi!

Gure Web 2.0 ikasgaiko irakasle den Joxe Arantzabalek, Iban Arantzabal gerturatu zuen HUHEZI ra Hitzaldi bat emateko helburuarekin. Kuriosoa eh?

 Iban Arantzabal aurkeztuz hasiko naiz. 31 urteko elgetar honek, Goiena.net eta Sustatu.com webguneetan editore lanak burutu zituen, eta gaur egun, Arrasate Irratiko telematika zuzendari lanetan dihardu. Nahiz eta bere kurrikulumean ez agertu, Danbaka lehiaketan ere murgilduta dabil.

Hitzaldiaren lehen urratsetan editore lanaren nondik norakoak azaldu zituen. Jarraian, Gaur egungo komunikazio merkatuko eskariak espezifikatu zizkigun. Ibanen esanetan, ikus-entzunekoa kazetaritzari gailendu zaio, gaur egungo kontsumitzaileari komunikazioa azkar eta era ulerkor batean jasotzea komeni baitzaio, bizi-erritmo estresakor honen erruz. Beraz, komunikaziuo enpresek ez dute gai bati buruz asko dakien pertsona bat topatzen, gauza bat era askotan esan dezakeena baizik.

Hitzaldia gure ikasgaiekin eta etorkizun laborali begira, oso interesgarria eta aberasgarria iruditu zitzaidan.

Besterik gabe, ondo ibili!!

Iban Arantzabal

Iban Arantzabal 2006-11-16 18:59 #1

Pozten naiz interesgarria iruditu bazitzaizun. Erretratu hori ere hor dago sarean... Polita da, Alemania aldean ateratakoa kuadrilako bidaia batean. Horretarako ere balio dute blogek, flickr-ek... Portzierto, Flickr fenomenoa da kuadrillakoekin argazkiak trukatzeko. Probatu, probatu. <br />

Txo

Txo 2006-11-16 20:54 #2

<p>&nbsp;</p>
Oso aberats garria izan zela! Ez dakit nik hitzaldi berean egon ginen


Utzi iruzkina: