Telebista saioak gure artean

xabiblog 1456153711535 Xabiren Bloga | 2008-05-15 13:22

Telebista jendearengan izugarrizko eragina daukan komunikabidea da, gizarte mugimendu eta nahiak, era batera edo bestean, baldintza ditzakeena. Zoritxarrez, gaur egungo gizarteari begiratuz gero, nabarmena da diruak agintzen duela arlo guztietan, eta baita telebistan ere.

           

Gaur egungo kotileo edo prentsa arrosako saioei ematen zaien garrantzia gehiegizkoa da. Ospetsuen bizitzen berri ematen dute normalean, edota pertsona “bereziz” edo “estrabaganeteez” osaturiko taldeen elkar bizitzaren jarraipena eskaintzen dute. Gaur egungo gazteriak, egunean zehar ordu ugari igarotzen du telebistaren aurrean. Arazoa da saio hauetako agertzen diren pertsonak eredu gisa edo ikono modura har ditzaketela, hauen jokabidea eta bizimodua mirestera heldu daitezkeelarik. jendeak gustura ikustea izan daiteke telebista saio mota honen ugaritzearen arrazoi nagusia. Baina bestetik, dirua lortzeko inposatzen diguten bide erraza ere bada. Bata ala bestea izan, badirudi jendeak nahiago dituela kotileo saioak kulturalak edo informatiboak baino. Telebista etxeek hau ikusita, beren helburu ekonomikoa betetzeko modua erraza dute.

           

Arazoa telebista etxeen filosofian dagoela uste dut. Diruaren filosofia. Honi aurre egiteko gure eskuetan ditugun baliabideak gutxi dira. Egia da, pertsona orok uko egin diezaiokeela saio mota hauek ikusteari, baina nire ustez beraiek izan behar dira etikoki jokatu behar dutenak, gizarte kultuago bat lortzeko bidean.


Utzi iruzkina: