zortzi mila zazpiehun da hamazortzi mila milioi musu.

wende 1456153597289 Txiklearen flexibilitatea | 2007-08-17 17:07
2

Nire moduko bilakatu gara

eta gorrotatzen zaitut horregatik.

Nire lelokeria guztien izpilu

bilakatu zaitudalako

dizut gorrotatzen.

Nire beldur guztien kutxa itxia eskuetan

ikusten dizudalako.

Nire moduko pertsona izan nahiagatik

norbere burua gorrotatzen duen pertsona bilakatzeagatik.

Gorroto zaitut...

Izugarri maite.

 

Nire buruhausteekin surfean aritzen den pertsonajetxo horrentzako; sister.

gregori samsa

gregori samsa 2007-08-17 19:13 #1

benetan polita. ez dakat berau definitzeko hitz nahikorik.<br />

Sugoi

Sugoi 2007-08-17 20:08 #2

Guztiz ados samsa jaunarekin... ;)


Leave a Comment: