kurrikulum 2.0
Batzutan, loak hartzen nauenean beste garai batean esnatuko ote naizen pentsatzen dut. Uste dut horixe bera gertatu zaidala! Zer demontre gertatzen zaio mundu honi???
Bizitzeko beharrezkoa dugu lan egitea eta lan egiteko bizirik egotea. Denbora funtsezkoa da gure bizitzan, zertarako galdu?
Agian, horrelako zerbait pentsatuko zuen ideia honen aitzindariak. Tipoak seguru asko nekatuta zegoela behin eta berriz enpresen ateak jo beharraz. Zer okurritu zitzaion? Bere burua eta trebetasunak aurkezteko bideo bat egitea. Bideo hori Youtube edo Google Videon eskegi eta helbideak kurrikulumarekin batera bidali. Hau bai tipo imaginatibo eta praktikoa!
Alde on eta txarrak ditu proposamenak. Lana topatzeko modu bizkorra da baina baita ere mundu osoko pertsonen aurrean lotsagarri geratzeko biderik azkarrena, UBS enpresari modu honetan kurrikuluma bidali zion estatubatuar bati gertatu zitzaion bezalaxe.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: