FireFox

vini 1456153584871 Vini Lo | 2007-01-13 14:58

Zergatik erabili firefox?

 

Firefox, interneten nabigatzeko software librea dugu. Windowseko internet explorerrarekin baino azkarrago nabiga daiteke. Oso garrantzitsua da eta aipatzeko beharrezkoa, erabiltzailearen beharretara egokitutako programa dela, sortzaileen boltsikoetara egokitutakoa baino. Zenbat denbora beharko du Gates jaunak, beti bezala ondokoak egiten duena kopiatu eta bere lepo aberasteko?

Iban Arantzabalek bere garaian onurak azaldu bazizkigun ere, Joxek (gure web 2.0 irakaslea) bere aldetik sakonago azaltzen saiatu da, beti ere bere erabiltzaile ikuspuntuaz baliatuta. Nork hobeto erabiltzen duenak baino?

Azkarrago nabigatzeko aukera eskeintzen du Firefoxek alde batetik, faboritoak sailkatzeko duen eragatik. Zerrenda luze bat egin beharrean, taldeka ordenatu eta zutabe batean jartzen ditu, begira eta eskura. Demagun, aldizkariak multzotan dituzula eta berririk garrantzitsuenak eskuratu nahi dituzula soilik, ba ... egin daiteke! Taldea zabaldu eta azkenenko atalean klik egin baino ez duzu horretarako.

Bestalde, argia joan eta ordenagailua bat-batean amatatzen bazaizu, programa honekin, lasai egon zaitezke interneten zabaldutako azkenengo orriak berreskuratzen dizkizulako berriro ordenagailua piztean. Modu horretan, lanean ari zinen orriekin zure betebeharretan jarraitu dezakezu.

Pop-up lehio nazkagarri guztiak suntsitzen ditu bat batean Firefoxek (superheroia bailitzan, benetan!!)

Inork zuloren bat topatzen badu programa honetan, eta zure ordenagailua kaltetu, Firefox arduradunek erremedio jartzen diote arazo agudo. Explorerra erabilita, eserita hilabetez itxaron dezakezu horrelako zerbait gertat arte.

Ez dakit zuek baina ni konbentzitu nau, Firefox erabiltzaile berria


Utzi iruzkina: