Blog Ehizan

vini 1456153584871 Vini Lo | 2006-10-12 02:58
1

www.aurki.com orrialdean topatutako zenbait blogen berri...

Elebitasunaren zalantzak, Julio Ibarrak argituta: Zuzena eta ulergarria, interes handiko testua da. Irakurketa arinean trebatzeko aproposa. Hitzaldira joateko deialdia da bertan, oso modu deiagarrian adierazita gainera.

Reflexio pertsonalak: Nahikari deituriko neska baten galdera existentzialen inguruko blog pertsonala dugu hau. Nork ez du inoiz horrelakoen gaineko ausnarketa egiten saiatu?

 III DEBAJAZZ abian: Deba bailarako jazzaldiaren gaineko informazio zehaztua eskaintzen zaigu bertan. Nork eta Non jakin nahi baduzue klik egiozue linkari!

BI-96.0-FM: Bilbo hiriko irratiaren web-a dugu hau. Saioak bertan dira entzungai. Edukinak dataren arabera zein atalka topatu ditzakegu. Nire uste apalean, oso leku interesgarria.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2.006: Txapelketaren berri izan nahi izanez gero, hauxe da tokia. Datak eta lekuak topatuko dituzue hemen.

 

 

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-10-20 21:43 #1

Oso ondo, Leire! Blogari ona izango zara. Segi horrela.<br />


Utzi iruzkina: