Basauriko Euskarabila elkartea 1996.urtean hasi zen ipuin erotikoen lehiaketa antolatzen. Geroztik hamaika urte eta ehunka ipuin pasa dira elkartearen eta berak izendatutako epaimahaien eskuetatik. Milaka izango dira tintaz zipriztinduta beharko luketen orriak, izerdiz zipriztinduta daudenak. Izerdiz zipriztindutako orri horiekin Txalapartak Bero Hezeak liburua argitaratu zuen 2001.urtean. Antologia horretan sorreratik ordura arte lehiaketara aurkeztutako ipuin onenak bildu ziren. Beste hainbeste urte pasa dira liburu hura argitaratu zenetik eta bazen garaia beste hainbeste ipuin eta lumen ...