Usurbil, Hernani eta Oiartzungo alkateek Carlos Ormazabal diputatuaren dimisioa eskatu dute

usurbilerraustegiarenkontra 1456153529208 Usurbil Erraustegiaren Kontra | 2011-03-01 15:22

Usurbil, Hernani eta Oiartzungo alkateek Carlos Ormazabal Gipuzkoako Foru Aldundiko garapen iraunkorreko diputatuaren dimisioa eskatu dute. Hernaniko udaletik Marian Beitialarrangoitia alkateak, Oiartzundik Aitor Etxeberria alkateak eta Usurbildik Xabier Mikel Errekondo alkateakk, Lapatxen gabezia eta iruzurra hartu dituzte horretarako ardatz. Alkateen iritziz, Lapatxeko konpostatze plantak ezin dio aurre egin materia organikoa kudeatzeko eskariari, eta ondorioz, bildutako organikoaren %40 zabortegira botatzen ari dira. Etxeberriak aipatu duenez, hori horrela eginda, “herritarrak egiten ari diren esfortzuaren ia erdia zabortegira botatzen ari da Diputazioa. Eta gainera, Diputazioak, gezurretan, lotsarik gabe, konpostatzeko beste plantarik ez dela behareta ez dituela berak aurrikusitako beste konpostatzeko plantak egingo esan du”.

Informazio gehiago www.usurbil.net EGIN KLIK


Utzi iruzkina: