San Markon abordajeaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!!!!!!

usurbilerraustegiarenkontra 1456153529208 Usurbil Erraustegiaren Kontra | 2010-07-20 15:08

Pasaiako zinegotzi bat izango da San Markos Mankomunitateko buru. Lore Suarez eta Joaquin Martinez zinegotziak dira agintea hartu dezaketen hautagaiak

San Markos Mankomunitatean izaten ari diren zurrunbiloek beste albiste bat dakarte: Pasaiako zinegotzi bat izango da Mankomunitatearen buru. Lore Suarez (PSE-EE) eta Joaquin Martinez (EAJ) dira horretarako hautagaiak. PSE-EEk, EAJk eta H1ek hartu dute Mankomunitatearen makila ezker abertzalea, EB, Alternatiba eta UDA baztertuz. Lehenengo alderdi multzoaren iritziz, "horiek ez zuten Mankomunitatea osatzen zuten gehiengo udalerria ordezkatzen". Orain kontua da aginte makila nork hartuko duen. EAJren eta PSE-EEren artean dago hori. Dena den, zantzu guztien arabera Lore Suarezek hartuko du ardura hori.

Bietako batek, PSE-EEk edo EAJk, aginte makila hartu berdin duela diote PSE-EEk, EAJk eta H1ek: "Presidente ateratzen denak ezin ditu gauzak orain arte baino okerrago egin. Etorkizuna hoberako izango da, bide negargarria eraman baitu San Markos Mankomunitateak". Hondakinak kudeatzeko atez ateko sistema finantzatzeko funtsak inbertitzen ari direla salatu dute, "eta estatutuen arabera udalek eurek egin behar diete aurre gastu horiei".

Iturria pasaia.hitza.info EGIN KLIK


Utzi iruzkina: