Imanol Azpiroz: "Gaur, lehendakari izateari utziko diot"

usurbilerraustegiarenkontra 1456153529208 Usurbil Erraustegiaren Kontra | 2010-10-05 09:09

San Marko Mankomunitateko jarduneko lehendakaria

Gaur, eguerdian, San Marko Mankomunitateko junta deitua dago. Bertan, EAJ eta PSE-EEren botoek lehendakaritza kenduko didate. Bien bitartean, Joseba Egibarren Batu gaitezen horretaz gogoratzen ari naiz. Egibarri sinestea gustatuko litzaidake, bai. Baina ezin. Gehiengoa izanik, hiru urtez aritu gara lanean San Markon, gau eta egun, hondakinen arazoari irtenbidea eman nahian. Gaur, Egibarren botoek erabakiko dute ezetz, abertzale batzuek, gipuzkoar zati baten ordezkaritza zabal batek ezin duela politikarik egin. Eta abertzaleon artean adostasunera iritsi beharrean, PSE-EErekin ezkondu da Egibar, Ibarretxeri lehendakaritza kendu zioten horiei boterea emateko. Abertzaleok batzeko modu xelebrea Egibarrena.

Imanol Azpiroz

www.berria.info EGIN KLIK


Utzi iruzkina: