Imanol Azpiroz: "Etxeko lanak ondo eginda goaz, maiatzean itzuliko gara"

usurbilerraustegiarenkontra 1456153529208 Usurbil Erraustegiaren Kontra | 2010-10-01 15:44

Sanmarko Mankomunitateko zuzendaritza taldea aldatzekotan den honetan, hiru urteotako ibilbidearen balorazioa egin du gaur bertako lehendakari orde lehenik, eta azken aldian, jarduneko lehendakari izan den Imanol Azpirozek.

Hiru urteotako lanaren bidez, aipatu duenez, "iraultza ekarri dugu hondakinen kudeaketara". 2007an hondakinen %72a zabortegira garraitzen zen eta honenbestez, birziklatze maila %28 ingurukoa zen. Hiru urteotan zenbaki horiek eta hondakinen kudeaketa eredua aldatzeko egindako lanaren berri eman du zubietarrak.

Besteak beste, birziklatze maila %80ra igo eta erreusa %20raino jaistea ahalbidetu duen atez ateko bilketa sistemak hiru udalerrietan-Usurbilen, Hernanin eta Oiartzunen- gauzatzen lagundu dutela oroitarazi du. "Ezin zen hondakinak nahastuta bildu, zulo batera bota eta kito. Birziklatzearen aldeko apustua egin behar zen", adierazi du Azpirozek

Imanol Azpiroz

Informazio gehiago www.noaua.com


Utzi iruzkina: