223.446.500 eurotan esleitu ditu Hondakinen Partzuergoak Zubietako errauste planta eraikitzeko lanak.

usurbilerraustegiarenkontra 1456153529208 Usurbil Erraustegiaren Kontra | 2011-02-20 13:56

223.446.500 eurotan esleitu ditu Hondakinen Partzuergoak Zubietako errauste planta eraikitzeko lanak. Aurreikuspenak bete dira. Behin behineko esleipena FCC, Zerbitzu Elkartea, Altuna y Uria eta AE&E Inova enpresa taldeak jaso du. Lanak 2012. urtean hastea espero dute, eta 2015ean errauste planta martxan jartzea.

Europako Inbertsio Bankuaren eta Greenpeace taldearen bilera Europako Inbertsio Bankuko (EIB) teknikariek eta Greenpeace-ko ordezkariek asteartean bilera izan zuten. Talde ekologistako kideek Zubietan eraiki asmo duten errauste plantari buruzko informazioa helarazi zieten bankuko teknikariei eta antza, inbertsio bankukoek aipatu datuak aztertzeko konpromisoa hartu dute. Foru Aldundiak erakutsitakoarekin alderatuta, Greenpeace-koek banku inbertsiokoen elkarrizketarako jarrera dutela nabarmendu dute. Aldundiko agintariei buruz zioenez hain zuzen, "ez da justua, 90 egun barru kargua gal dezaketen agintariek Gipuzkoa datozen hamarkadetan zorpetu dezakeen mailegua sinatzea".

Gogoratu, Europako Inbertsio Bankuak, Foru Aldundiak, La Caixa eta Banesto bankuek dutela Zubietako errauste planta finantzatzeko asmoa.


Utzi iruzkina: