Estrategia aldaketa txori habian
Azken egunetako behaketetan ikusitakoaren ondoren, estrategiaz aldatzea erabaki dut. Kaxa guztiz ustu dut. Txorien sartu irtenak egon direla segurua da, baina badirudi baldintza egokienak ez dituela betetzen kaxak. Fenomeno paranormalak bailiran, ez dut txori bat bera ere irudietan hartzerik lortu, bertan ibili direla dioten ebidentziak argiak diren arren.
19:10... seinalea justua da eta etenak daude. Fijatu beheko ezkerraldeko kakauete zatiei eta zuek esan... Beldurtzeko modukoa... pic.twitter.com/9K7XiGig5i
— Urtzi Odriozola (@urtzai) 2018(e)ko martxoak 11
Bestalde, SEO Birdlifek argitaratutako artikulu batean dio kaxa hutsik jartzea dela onena, txori bakoitzak bere gustura eraiki dezan habia. Eta gainera, janaririk ere ez jartzeko, honek bestelako izakiak ere erakartzen baititu eta txoriei ez baitzaie gustatzen etxea jarri behar duten lekuan bestelako animaliak aurkitzean...
Beno, ondo hasi gara... Dena alderantziz egin dugu. Ea hemendik aurrera egindako aldaketek fruitua ematen duten.
Web kameraren lotura hemen dago, zuzenean ikus dezazuen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: