Zoridxonak Begoña!

urruzuno06 1456153496706 Urruzuno-06 | 2006-11-23 22:06
9

Begoña BIlbao Alboniga  (Begoña Kastañero, bermiotarrontzat)

2005ekoazaroaren 23an jaio zen Begoña, Bermeon.

Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziatua. 80. hamarkadan ekin zion literatura idazteari Begoña Bilbao euskaltzale sutsuak, hainbat urtetan Bermeoko euskara teknikari izandakoak eta lehenago euskararen irakaskuntzan ibilitakoak. AEKren hastapeneko urteetan euskaltegiaren sorreran parte hartu zuen Begoñak.

Irun Hiria, Lizardi, Idatz & Mintz sariaren akzesita edota Bilboko Udalaren "Emakumeak kontari" sariak irabazi zituen, besteak beste.

2004ean argitaratu zuen bere lehen nobela: Palestina, zure mina (Elkar). Eleberrian Israel eta Palestinaren arteko gatazka jorratu zuen. Gazako eritetxe batean komatik atera den emakumea da protagonista.

Aurretik, Bermeoko euskararen inguruko liburu bi zituen argitaratuak: Bermeoko Euskera Kresaltsua. Aditza eta Fonetika (Bermeoko Udala
Argitalpena) eta Bermeoko berba eta Esamolde Kresaltsuak (Bermeoko Udala). Honez gain, Bermeo basatia nobela itzuli zuen frantsesetik 2001ean eta Txalapartaren eskutik argitaratu.

Ana Lupe Fernandez Bilbao Lupe kantariaren ama zen, eta Lupek 70eko hamarkadan ospetsu egin zituen kantu batzuetako letrak Begoñak Bilbaok idatziak dira, Bangladesh kanta famatua esaterako.

2005eko maiatzak 9an hil zen, baina hori bai, bere erreleboa hartuko zuten herriko literaturzale gazteengan inork baino konfiantza gehiago bermatuz.

Beraz, gaur, azaroak 23, bere urtebetetzea da. Edo izango zatekeen. Zorionik beroenak eman nahi dizkiot, milioi bat eskerrekin batera. Emakume esanguratsua izan da oso geure herriarentzat, eta are gehiago bere ipuinetan sinestea behar izan zuen neskatilarentzat. Musu bero bat, eta hainbat berba.

Hona hemen Palestina, zure mina bere eleberriko pasarte labur bat, azken orrialdekoa:

Palestinako egoerari dagokionez, situazio larria areagotu egin dela esan beharra dago. Ez da ikusten esperantzarako zirrikitu bat ere. Gu hemen gabiltza jo eta ke, erakunde internazionalen laguntza eske, baina gaur arte ezer gutxi lortu dugu. Baina ez dugu etsiko. Gero eta gehiago gara horretan dihardugunok, bai palestinarrak bai israeldarrak bai mundu guztiko solidarioak ere. Baina ez gara nahiko Sharon eta Bushen bihotzak biguntzeko. Horiek harria eta horma baino gogorragoak dira eta belarriak hormigoiz tapatuta dauzkate.

Eta ezin nezake sinistu mundu "zibilizatuak" begiak ixten dituenik. Gor eta mutu bihurtu da mendebaldeko gizartea, bere ahotsa altxatu gabe jarraitzen baitu. Eta egiten duenean, hain ahula eta eskasa da, ez baitu etxeko leiho eta balkoietatik irteten. Ikusi egin behar aurrerantzean gauzak aldatzen diren.

2006-11-23 23:01 #1

Astindu zeure heguek

eta egin hegaz

urrunera

Izaro atzien itzitze,

itsosue ikusten dan

gailurreraino.

Egin hegaz,

Begoña,

itsas- txori baten legez.

Beti akordako nai zugaz. Eskerrik asko.

Santxo

Santxo 2006-11-24 11:48 #2

Joe, ba benetan ostian tipa izan behar zun Begoña horrek, 2005eko azaroan 23n jaio ta 2004n bere lehen nobela argitaratzeko. ;)

alaine

alaine 2006-11-24 18:02 #3

Izan zan, eta hori baino mile arrazoi gehidxaugaitzik.

alaine

alaine 2006-11-24 18:02 #4

Izan zan, eta hori baino mile arrazoi gehidxaugaitzik.

alaine

alaine 2006-11-24 18:02 #5

Izan zan, eta hori baino mile arrazoi gehidxaugaitzik.

alaine

alaine 2006-11-24 18:02 #6

Izan zan, eta hori baino mile arrazoi gehidxaugaitzik.

Santxo

Santxo 2006-11-24 21:16 #7

Ustet nere lehenengo mezua gaizki irakurria izan dala. 2005n jaio ta 2004n argitaratu?¿?¿?¿

jOn Kixote

jOn Kixote 2006-11-28 11:28 #8

Puto Santxoo jaja

Zer uste zenun ba, bermeotarrak hil eta gero ere idazteko kapaz ez zirela izango edo!

2006-11-28 21:53 #9

joe, ze graziozio altxa dizen gaur batzuk ohitzik!

Utzi iruzkina: