HITZAren bertsioa (GAUEZ,IRAKURKETA POETIKOAK)
Mañuko aterpetxean bildu diraUrruzunoko literaturzaleak hiru egun elkarrekin pasatzeko
maite zabalondo
Tok-tok! Inor al dago hemen?». Barrura sartu eta denak lotan. Urruzuno lehiaketako sarituak Bermeoko Mañu auzoko aterpetxeko logelan zeuden. Argiak pizterakoan ezusteko galanta hartu zuten: «Busturialdeko Hitza egunkariko kazetariak dira!».
Urruzuno literatur lehiaketaren bidez elkar
ezagututako bederatzi gaztek, hiru egun batera egoteko gogoz, eta gabon
oporrak direla aprobetxatuz, Mañuko aterpetxean hartu dute ostatu.
«Urrian Baltikoko lurretara egindako bidaia labur egin zitzaigun eta
bidaia hori zerbait luzatzearren izan da», esan du gazte batek.
Hiru egun eta bi gau pasatu dituzte batera; eguaztenetik barikura arte. Atzo, 14:00etarako aterpetxea utzi beharra zuten.
Denak lotsatuta, ohetik altxatu eta egunkarirako argazkia ateratzera
animatu ziren, bi izan ezik. «Zelako lotsaria, Busturialde guztiak
ikusiko gaitu lo aurpegiagaz», esaten zuten barreka.
Bermeoko, Gernika-Lumoko eta Gautegiz Arteagako gazteekin batera,
gipuzkoaldeko neska-mutilak ere bazeuden. «Guri ez zaigu axola, gure
herrian ez gaituzte ikusiko», zioten gipuzkoarrek.
Egonaldia, batez ere, «ondo pasatzeko eta amankomunean dugun literaturzaletasunaz denok batera gozatzeko izan da».
Aterpetxean egotez gain, Bermeotik ere ibili dira. Gero, gauetan,
musika jarri eta irakurketa poetikoak egiten zituzten. «Lasai-lasai,
irakurtzen eta musika entzuten egon izan gara gauean, ez dugu ezer
gehiago behar. Horrela ondo sentitzen gara».
Ametsetan
11:30ean batzuek ametsetan jarraitzen zuten. Argiak piztuta, kazetariak euren lagunekin berbetan eta bik lotan segitzen zuten. «Orain gela guztia garbitu behar dugu, 14:00etan hemendik alde egin behar dugu-eta». Hori esan eta batzuk berriro ohean sartu ziren. Ez dakigu azkenean ze ordutan altxatu ziren, baina argiak berriro itzali eta bertan gelditu ziren. Norbaitek pentsatuko du parranda eginda zeudela, baina kontua da literaturari bueltak ematen egon zirela goizeko orduetara arte. Azken finean, horretarako bildu baitziren.Lau mutil eta bost neska, bakoitzak zenbait literatur sari irabazita, literatur munduaz maiteminduta. Nork daki, agian, egunen batean literatur talde garrantzitsuren bat sortuko dute denen artean. Txikitatik irakurtzea gustuko izan dute eta orain literatur idazle bihurtzeko bidean doaz. Bitartean, lehiaketetara aurkezten dituzte euren lanak eta oraingoz ez doakie batere txarto. Urte gutxi barru euren liburuak kalean ikustea ondo legoke.
Iruzkinak
2007-01-02 11:58 #1
Nok esan zeuen "ondo sentitzen gara" hori? puffffffff, Evax-eko anuntzio bat emoten dau...
Santxo 2007-01-02 21:27 #2

Kazetaritzaren objetibotasuna akzioan!!

P.S: "11:30ean batzuek ametsetan jarraitzen zuten. Argiak piztuta, kazetariak euren lagunekin berbetan eta bik lotan segitzen zuten." Lotan???

"Norbaitek pentsatuko du parranda eginda zeudela, baina kontua da literaturari bueltak ematen egon zirela goizeko orduetara arte. " jajajajaja

"«Lasai-lasai, irakurtzen eta musika entzuten egon izan gara gauean, ez dugu ezer gehiago behar. Horrela ondo sentitzen gara». " Bermeotarren inbentibak eztauka amaieraik.

"Denak lotsatuta, ohetik altxatu eta egunkarirako argazkia ateratzera animatu ziren, bi izan ezik. "---------> Hoitako bat ni naiz, jajajaja!!!

"«Busturialdeko Hitza egunkariko kazetariak dira!»." Honi denon asonbro aurpegia gehitu behar zaio.

Eztakit harpidedunak zeaten eo ez, baino nik behintzat Busturialdeko Hitzagatiko konfiantza galduko nuke.

Utzi iruzkina: