HILTZEKO BERANDU (martxoak 11ri buruzko bertsoak)

urruzuno06 1456153496706 Urruzuno-06 | 2006-11-01 23:20
3

Doinua: Droga maltzurra

Goizean goizik ohetik jaiki

dutxatu eta gosaldu,

ni geltokira zuzendu eta

Juan eskolara bialdu....

Gaur ere pixkat berandutu naiz,

ez naiz horren goiz azaldu...

Juanek poltsa hartu al du?

Nahiz eta trena ustekabean

begien aurrean galdu,

treneko atea itxi egin zait

bizitzakoa zabaldu.

“Kaka zaharra, trena galdu dut

berdin nabil egunero”...

BOOM! Bat-batean leherketa bat!

inork ez zuen espero...

Bultzada handi bat sentitu dut,

lurrera jausi naiz gero,

erdi zauritua edo,

hamaika ume, gazte eta zahar

heriotzaren bezero...

Oraindik ere ikus nezake

begiak itxi ezkero!

Geltoki honetan elkartu dira

bizitza eta heriotza,

geltoki honetan gaur aurkitu dut

nire bigarren jaiotza.

Une batean amesgaizto bat

bilakatu da Atotxa;

isiltasun harrabotsa...

Ez dakit zer zen bortitzagoa

hiru bonba haien hotsa

edo sortu zen eztanda lehertu

zitzaidanean bihotza!

Tunel iluna noiz bukatzen da?

Noiz argitzen da paisaia?

Zein da minbizi hiltzaile honek

behar duen sendagaia?

Nola baztertu ezintasuna?

Nola gainditu bataia?

Noiz izango da garaia?

Azken finean, zein da sarraski

anker honen esanahia?

Trena hartu ez banuen ere

orain hasten da bidaia!

Jende artean entzunik ere

hamaika beldur garrasi,

biluzik senti gintezkeen baina

izua ezin erantsi!

Sentitutako inpotentzia

ezingo dut erraz ahantzi,

zenbat amorru eta antsi...

Baina bizitza aurrera doa

ezin dut hain erraz etsi,

heriotzaren geltokiraino

oraindik ez naiz iritsi.

Mundu honetan sarri bakarrik

sentitu izan gara gu,

baina ezin bizi gintezke beti

gure beldurren esklabu.

Bizitza merke eros liteke

eta hain garesti saldu...

guztia nola azaldu?

Dirudienez atzoko trena

ez nuen alferrik galdu;

bizitzeko goiz iritsi nintzen

eta hiltzeko berandu!

jOn kixote

jOn kixote 2006-11-04 14:26 #1

Bizitza merke eros liteke

eta hain garesti saldu...

Gustatu zaizkit zure bertsoak Itsaso. Horrelakorik bizkaiko txapelketan bota izan bazenu...!

Ni perfektamente akordatzen naiz 11-M-ko sarraskia gertatu zenean non negon... Klasekoekin, eskursio batean.... Momentu horretako inzertidunbrea, egonezina... Puf.

Haitz

Haitz 2006-11-04 15:57 #2

Zu bai zu Itsaso.Horrelakorik ez ban botako Egañak bez...ta Peñagarikanok gitxiao...(asier...)jeje. Aupa zu eta Bizkaiko txapelketan aukikozu aukera geixao...

mxx Bizkaitxar bat...Haitz

Julene

Julene 2006-11-04 16:39 #3

Aupa Itxasssssssss!

esan beharrik be ez dau, kriston bertsuek direla, eta igerten dala bizkaitxarra zarela!

Ia bizkaiko txapelketan be horrelako inspiraziñue etorten iatzun eta number one geratzen zaren!gu lehenengo filatik zu entzuten egongo gara eta...

Beste barik moxutsu handi bat danori ta abendurarte!!!!!

Julene

Utzi iruzkina: