Alfredo, in memoriam

urruzuno06 1456153496706 Urruzuno-06 | 2006-11-30 18:21
2

(Oraindik Alfredo bizirik bada ere, denboraren amnesiak bere izatea nire burutik kendu aurretik, hitz hauek uzten ditut, izkiriatuak, denborari, heriotzari, berriro ere barre eginez)

Alfredo aste honetan ezagutu dudan sujetu "bitxi" bat da (kontutan hartu komatxoen detailea). Ekonomian bezala, gizakiok badugu joera ugaria denari aprezioa kentzekoa. Horrelakoa da Alfredo, gutxi geratzen diren horietakoa, preziatua, harri "bitxia".Orain kontatuko dudana agian irudituko zaio irakurleren bati nire burutapen soil bat, edo ostegunetan klaseak ez edukitzeak sortzen duen asperduraren fruitu: bada ez. Kontatzera noan hau egia da, goitik behera, eta norbaiti exagerazioan erortzen dela iruditzen bazaio ezagutu dezala Alfredo.

Alfredo Gasteizko EHUko Unibertsitatean Historia ikasten ari den gizon bat da, eta berak esan digunaren arabera hurrengo urteko martxoan beteko ditu 70 udaberri. Bai, bai. Orain arte denok fakultatetik bueltaka ibiltzen zela, zer eginik gabe, uste genuen agurea Historiako ikaslea da, gaztelerazko taldean tamalez. Aurrekoan berarekin eskurtsioan joateko plazera izan genuen eta aiton guztiak bezela, bere biografiaren kontaketa zehatza egin zigun. Berak erakutsi omen zien Georgiakoei kantatzen. Bere aitona jenerala izan omen zen 2. karlistaldietan kristinoen eta karlisten artean izandako bataila batean, 1882an hain justu (Alfredo bezalako figura behar zuen izan gerra amaituta 6 urtera [gerra 1876an amaitu baitzen] gerran jarraitu bazuen bere kontura, eta jeneral gainera!! On Kixote moderno bat edo...). Japonian izan zen lehen aldian karaoke batean amaitu zuen "Besame, besame mucho..." kantatzen. Talde olinpikoen bidaien antolatzailea izan zen bere garaian, Moskura hogei aldiz joana omen da, eta bertan edandako 20 litro vodkarengatik (zifrak Alfredo fitxategitik atereak izan dira) emandako garuneko infartoak bastoi baten menpeko bilakatzera bultzatu zuen. Bere andreak "kantsagarria" dela esaten omen dio. Gutxienez 3 seme baditu, eta hirugarren honen izena Oier. Bere andrearen aitona Olleriasekoa omen zen. Hau gutxi balitz, txangoko autobuseko mikroa harturik "Alfredo, Alfredo, Alfredo es cojonudo, como Alfredo no hay ninguno, y si lo hay, y si lo hay, que le den por el..." bozkarioka alaitu zigun eguna. Horrelakoa da Alfredo. Dirua aurrezturik omen du 1. kurtsoko guztioi udan Moskura bidaia bat antolatzeko, guk ordaindu beharrik gabe. Bere hitzak entzun ditzala...norbaitek.

Ulertzekoa da mesfidantzat hartzea hau, noski noski, eta mesfidati izateko eskubidea aldarrikatzen dut. Izan ere, Historian erakutsi diguten gauzetako bat horixe izan da, Descartesen gerra oihua, izan mesfidantza denaz!!(Zeramika batean "Hau 1850an egina da" jartzen badu, atera dezakezun ondorio bakarra hor norbaitek "Hau 1850an egina da" idatzi zuela da!!!). Ba bueno, zuen esku...

jOn Kixoteq

jOn Kixoteq 2006-11-30 21:46 #1

Demencia senil deitzen diot nik horri...<br />

ezta makala

ezta makala 2006-11-30 22:10 #2

<p>aiba... hori doke! jajaja. </p>

<p>erdu, Alfre, erdu, geure herridxen baku ta manikomidxo elegantie! bestela ongo zara bertan, txo!</p>


Utzi iruzkina: