Urriak 10, 11 & 12, LITERATURA – MENDI ASTEBURUA Saran & Lesakan

URRIAN DENOK IKUSI MIKUSIRA!
Sara herrian ospatzen den Ikusi Mikusi proiektuak, euskara hutsean lehen HAUR eta GAZTE LITERATURA AZOKA sortzea du helburu. Ikusi Mikusi azokak bere laugarren edizioa ospatuko du aurten, eta urriaren 11an, larunbatean, Familien Eguna izango da. Euskal haur eta gazte literatura azoka honetan, familiek elkarrekin euskal kulturaz eta literaturaz gozatzeko aukera izango dute, egun osoko jardueren bidez. Egun honetan, liburu azokaz gain, tailer eta ikuskizunak eskainiko dira. Tailer eta ikuskizunetan izena emateko Ikusi Mikusi | Sara | Haur eta gazte literatura azoka
-Egitaraua:
Ostirala: auto partikularretan Lesakara.
Larunbata: Sara herrian ospatzen den IkusiMikusi.eus haur eta gazte literatura azokaz gozatu, azokan programatutako ikuskizun eta tailerretan parte hartuko dugu.
Igandea: Bortzirietan mendi ibilbide erraza, familian egitekoa.
Giro paregabea.
Ostatua Lesakako Mantxinbeltzenea aterpetxean hartuko dugu.
- Prezioa: 40 € gauak
- Eraman beharrekoa: Ostiraleko afaria, larunbata eta igandeko gosariak eta bazkariak. Sukaldea erabili daiteke, norberak prestatu edo etxetik prest eraman.
- Larunbatean, Lesakako Arrano tabernan afalduko dugu.
Antolatzaileak: Uribe kostako berbalaguna & Sendi Proiektua
Informazioa eta izena ematea:
722 710 595 (Fabio)
ukberbalaguna@gmail.com
Iruzkinak
Utzi iruzkina: