Mendi-irteera: otsailak 16

ukberbalaguna@gmail.com 1730805655820 Uribe Kostako Berbalaguna | 2025-02-12 11:40

ukberbalaguna@gmail.com 1742381119020

Euskaldunon arteako sareak egitea bada berbalagunaren helburu nagusietako bat, eta horretan eragiteko Erandio, Laukiz, Leioa, Getxo eta Uribe Kostako berbalagunak elkartzen hasi gara eskualdeko ekintzak batera antolatzeko eta gure arteko harremanak josteko. Modu xumean eta aisialdia baliatuta Laukizen mendi-irteera antolatu dugu otsailaren 16an. Euskaraz egiteko gogoz bazabiltza, gonbidatuta zaude. Ez da beharrezkoa berbalagun talde batean egotea etorri ahal izateko, bai ordea jarduera osoan zehar euskaraz egitea, duzun euskara duzula, eta duzun maila duzula.

  • Euskararik onena egiten dena.

Mendiko zapatak jantzi, lokatza izango dugulako bidean, eta otsailaren 16an, 10:00etan elkartuko gara Laukizko udaletxe aurrean. Izena ematea beharrezkoa da formulario honetan.

Berbalagunen mendi-irteera
Otsailak 16, igandea, 10:00-13:30
Laukizko udaletxe aurrean
10 km-ko ibilbidea
Ibilbidea: https://labur.eus/laukiz-biribila

Erandioko Berbots (621 270 546), Getxoko Egizu (722 789 302), Laukizko Berbalaguna (620109596), Leioako Berbaldun (688 850 129), Urdulizko Berbalagunen Taldea (berbalagun.urduliz@gmail.com) eta Uribe Kostako berbalaguna (722 710 595)
Antolatzaileak ez daude parte hartzaileei istripu asegurua egitera derrigortuta, beharrezkoa izango balitz norbanakoaren asegurua egin beharko litzateke kargu.


Utzi iruzkina: