Mendi-irteera: martxoak 23 (Gailurra ziurra)

ukberbalaguna@gmail.com 1730805655820 Uribe Kostako Berbalaguna | 2025-03-13 12:04

ukberbalaguna@gmail.com 1742382465559

Euskaldunon arteako sareak egitea bada berbalagunaren helburu nagusietako bat, eta horretan eragiteko Astrabuduako Axpuru elkarteko lagunek gidatuko duten irteera honetara batuko gara Erandio, Laukiz, Leioa, Uribe Kosta, Urduliz eta Getxoko berbalagunok. Eskualdeko ekintzak batera antolatu eta gure arteko harremanak josi nahi ditugulako. Modu xumean eta aisialdia baliatuta Erandion mendi-irteera antolatu dute Axpuru elkarteko lagunek martxoaren 23an. Euskaraz egiteko gogoz bazabiltza, gonbidatuta zaude. Ez da beharrezkoa berbalagun talde batean egotea etorri ahal izateko, bai ordea jarduera osoan zehar euskaraz egitea, duzun euskara duzula, eta duzun maila duzula.

  • Euskararik onena egiten dena.

Mendiko zapatak jantzi eta martxoaren 23an, 9:00etan elkartuko gara Astrabuduko Lubarri kalean. Izena ematea beharrezkoa da formulario honetan.

Gailurra ziurra + Berbalagunen mendi-irteera
Martxoak 23, igandea, 9:00
Astrabuduako Lurberri kalean
Astrabuduatik Martiartura eta buelta

Erandioko Berbots (621 270 546), Getxoko Egizu (722 789 302), Laukizko Berbalaguna (620109596), Leioako Berbaldun (688 850 129), Urdulizko Berbalagunen Taldea (berbalagun.urduliz@gmail.com) eta Uribe Kostako berbalaguna (722 710 595).
Antolatzaileak ez daude parte hartzaileei istripu asegurua egitera derrigortuta, beharrezkoa izango balitz norbanakoaren asegurua egin beharko litzateke kargu.


Utzi iruzkina: