Euskal Herriko Berbalagunon mintzodromoan izena emango duzu?

Euskal Herriko Berbalagunon mintzodromoan izena emango duzu? Uribe Kostako Berbalaguna | 2020-11-27 12:04

Euskal Herriko Berbalagunon mintzodromoan izena emango duzu?

Ekainean antolatu genuen bezala, urtea ondo amaitzeko Euskal Herriko Berbalagunak Jitsi Meet plataforman elkartuko gara mintzapraktika goiz pasa entretenigarria elkarrekin egiteko.
 
Abenduaren 5ean (larunbata) izango da, eguerdiko 12:00etan.
 
4 pertsonako taldeak sortuko dira, eta euskaraz aritzeko aukera paregabea izango da, gainera, Euskal Herri osoko mintzalagunak ere ezagutuko ditugu.
 
Informazio gehiago: https://topagunea.eus/23503/
 
Izena emateko: labur.eus/mintzodromoa
 
Mintzodromoarekin Euskaraldiari amaiera ezin hobea emango diogu! ;)
 


Utzi iruzkina: