Eskualdeko Berbalagunen mendi-irteera
Euskaldunon arteako sareak egitea bada berbalagunaren helburu nagusietako bat, eta horretan eragiteko Erandio, Laukiz, Leioa, Uribe Kosta, Urduliz eta Getxoko berbalagunak elkartzen hasi gara eskualdeko ekintzak batera antolatzeko eta gure arteko harremanak josteko. Modu xumean eta aisialdia baliatuta Larrabasterratik Plentziara mendi-irteera antolatu dugu urtarrilaren 19an. Euskaraz egiteko gogoz bazabiltza, gonbidatuta zaude. Ez da beharrezkoa berbalagun talde batean egotea etorri ahal izateko, bai ordea jarduera osoan zehar euskaraz egitea, duzun euskara duzula, eta duzun maila duzula.
Mendiko zapatak jantzi, lokatza izango dugulako bidean, eta urtarrilaren 19an, 9:00etan elkartuko gara Larrabasterrako Urgitxieta plazan.
Izena ematea beharrezkoa da: labur.eus/berbalagunak-mendira
Ibilbidea (wikiloc): labur.eus/sopela-musurieta
Iruzkinak
Utzi iruzkina: