Berbalagunak Mutur Beltzera, otsailak 22
Urteroko Berbalagunon txangoa prest daukagu Bilbo, Uribe Kosta eta Getxoko berbalagunok. Karrantzan ibiliko gara aurten, Laurita Siles artistaren eskutik Mutur beltz proiektura bisita gidatua egingo dugu lehenik, eta La Tejera auzoko Casa Felisa jatetxera elkarrekin bazkaltzera joango gara.
Menuaz zalantzarik baduzu guri galdetu, menu begetarianoa ere izango dugu eta. Umeen kasuan prezioa aldatzen da, interesa baduzu galdeiguzu. Betiko legez bazkalostea musikariek girotuko dute eta elkarrekin kanta eta dantza egin ahal izango dugu. Lekuak mugatuak dira, beraz, eman izena ahalik eta lasterren! Berbalagun eta gurasolagunek lehentasuna izango dugu.
Mutur beltz proiektuari buruz gehiago jakiteko, hemen duzu webgunea. Eta Laurita Silesen lana hobeto ezagutzeko bere portfoliorako esteka hauxe da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: