Zorionak, Igor!
Igor Elizburu 2009ko Gipuzkoako handbike txapelduna da. Debabarrena taldean aritzen da eta Gipuzkoako probetan erlojupeko saioa zein fondokoa irabazi ditu, ekainaren 27an eta ekainaren 28an, hurrenez hurren. Lehenengo proba Andoainen jokatu zen, bigarrena, berriz, Zarautz-Zumaia-Zarautz artean. Euskadiko Txapelketan ere hirugarren postuan sailkatu da.
Igandean Iratiko tourra egin zuen neska-lagunarekin eta bikain ibili ziren biak 64 kilometroko ibilbide gogorrean. Zorionak Igor, bihotz-bihotzez!
Ikusi Hemen Igor, Iratiko I. Tourraren argazkietan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: