Zarautz, beti Zarautz
Atzo, ekainak 13, Zarauzko triatloi handia jokatu zen. Emakumeen Birako etapa Elgoibarren hasi eta amaitzen zela eta, biak uztartzea zaila zen, baina merezi izan du. Neskak ikusi eta ziztuan joan gara Zarautzera. Hau sorpresa Aiara iritsi garenean, oraindik ez da inor bertatik igaro!
Eneko eta Hektor Llanos elkarrekin atera dira uretatik eta bizikletan ere elkarrekin egin dute ibilbidea. Atzetik, Mikel Elgezabal indartsu dator, minutu eta 10 segundora, igerian galdutako 3 minutuen tartea pixkanaka laburtzen. Nesketan, berriz, lehia handirik ez. Ainhoa Murua olinpiko handiak 10 minutuko errenta dauka bigarrenarekiko, bai uretatik aterata, bai Aiako mendatean gora bizikletan ere.
Lehen 40 lagunak bizikletan igaro direnean arrapaladan jaitsi gara herrira. 20 kilometro luze dituzte korrika egiteko, baina lehenengoek ziztuan egiten dituzte, eta ezin Aian amaierara arte geratu. Eta azkenean gure aurreikuspenak bete egin dira! Hektor atzean utzi du Eneko anaiak, eta Mikel Elgezabalek aurrea hartu dio azken kilometroetan! Ikaragarria. Enekok lehengo urteko denbora baino minutu bat gehiago behar izan du, eta handik minutu batera sartu dira anaia eta Elgezabal. Lehia bizia benetan. 391 lagun guztira eta lehen 20 postuetan izen ezagun asko.
Postua |
Izena | Denbora |
1 |
Eneko Llanos |
3:54:00 |
2 |
Mikel Elgezabal |
3:55:14 |
3 |
Hektor Llanos |
3:55:33 |
4 |
Clemente Alonso |
3:56:33 |
5 |
Pedro Gomes |
4:07:54 |
6 |
Roberto Corujo |
4:09:43 |
7 |
Egoitz Zalakain | 4:10:18 |
8 |
Jon Unanue | 4:10:41 |
9 |
Richard Calle | 4:11:37 |
10 |
Felix Javier Martinez | 4:11:38 |
11 |
Gregorio Caceres | 4:14:35 |
12 |
Iñaki Gabarain |
4:15:56 |
13 |
Endika Garcia |
4:17:34 |
14 |
Aritz Egea |
4:17:59 |
Sailkapen osoa
Nesketan, berriz, Ainhoa Muruak 4 ordu eta 31 minutu behar izan ditu, aise eta bakar-bakarrik helmugaratu da. Ondoren behea jo du, esfortzuak gain hartuta, baina merezi izan du. 6 minutura sartu da Martina Dogana eta hirugarren, 13 minutura, Ana Casares. Nafarrak badaki zer den Zarautzen irabaztea baina aurtengoan gogorra izan da lasterketa.
Postua |
Izena | Denbora |
1 |
Ainhoa Murua |
4:31:11 |
2 |
Martina Dogana |
4:37:49 |
3 |
Ana Casares |
4:44:19 |
Sailkapen osoa
Elgoibartarrik ez da izan aurten Zarautzen, baina bailarako hainbat eta hainbat ezagun bai. Hona hemen horietako batzuen denborak:
Postua |
Izena |
Denbora |
34 |
Igon Mancisidor |
4:28:45 |
53 |
Joseba Mikel Agote |
4:33:28 |
71 |
Iñigo Agirre |
4:39:18 |
194 |
Josu Gisasola |
5:00:41 |
199 |
Alejandro Altuna | 5:01:02 |
Berriro ere, handietan handiena Zarauzko triatloia. 65 urtetik gorako lehiakid dexente, eta ikusle geundenok, aurten ere, oilo-larruari eutsi ezinik. Zorionak denoi!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: