Urgaziren aurkezpena
2006ko irailean jakinarazi genizuenez Urgazi Triatloi Taldeak berpiztuta ekin zion ikasturte berriari. Azken urteotan jende gutxi izan da taldean eta aurten kide berriak sartu dira. Helburu ezberdinak ditugun arren, bizikletan, korrika eta igerian ibiltzen gara gustura eta bestelako kiroletan ere taldean aritzeko aukera dugu Urgaziri esker.
Herriko zenbait elkarteren (Txarriduna Hotela eta Olaizaga Kiroldegia) babesari esker, arropa berria ere egin dugu aurten eta kostata baina atera dugu taldeko argazkia.
Jende asko falta bada ere, hona hemen goikoen izenak:
Ezkerretik eskuinera goian: Josu Artetxe eta Ainhoa Etxeberria. Ezkerretik eskuinera erdian: Imanol Rodriguez, Ainhoa Lendinez, Marije Fernandez eta Jon Agirrebeña. Ezkerretik eskuinera behean: Javi Fernandez, Ibon Gabilondo, Jon Revert eta Amaia Revert.
Horiek horrela, 19 kidek egin dugu lizentzia aurten Urgazirekin. 5 neska eta 14 mutil gara guztira:
Marije Fernandez | Iñigo Ansola |
Amaia Revert | Jon Revert |
Ainhoa Etxeberria | Javi Fernandez |
Marta San Martin | Jesus Mari Agirretxe |
Ainhoa Lendinez | Alex Agirretxe |
Ibon Gabilondo | |
Jon Agirrebeña |
|
Imanol Rodriguez | |
Sergio Rodriguez | |
Jose Antonio Ruiz | |
Iñaki Konde | |
Josu Artetxe | |
Borja Uriarte | |
Martin Dominguez | |
Jose Ramon Ortuoste |
Esan bezala, guztiok ibiltzen gara bizikletan, korrika eta igerian baina lehiatzeko oso helburu ezberdinak ditugu. Ibon Gabilondo, esaterako, Euskadiko Duatloi eta Triatloi zirkuituko proba askotan ibiliko da eta horrezaz gain Zarauzko nazioarteko triatloi handia du helburu nagusi. Jose Antonio Ruiz, Jon Revert eta Imanol Rodriguez ere zenbait duatloitan aritu dira eta triatloietan parte hartzeko asmoa ere badute. Neskak triatloien zain daude. Joan den urtean bezala, Lekeitiokoan aterako dira batzuk eta Gipuzkoako Sprint Triatloian ere izango da bat edo beste. Marta San Martin, bestalde, Euskadiko Triatloi Federazioan epaile arituko da. Proba guztien berri blog honetan ematen saiatuko gara aurrez. Gainera, triatloietan eta duatloietan ez ezik, bizikletako eta korrikako bestelako lasterketetan ere arituko dira Urgazikoak.
Besterik gabe, eskerrik asko guztioi eta ea probetan elkar ikusten dugun!
Albiste honekin zerikusia duten berriak: http://www.diariovasco.com/pg060222/prensa/noticias/BajoDeba/200602/22/DVA-BJD-065.html
http://www.elgoibarren.net/barren/barren_612_2007-05-04.pdf
Argazki gehiago: http://www.flickr.com/photos/89982959@N00
Urgazi Triatloi Taldea
Iruzkinak
Utzi iruzkina: